Edukira joan

Sirizio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirizio


38. Aita santu

384ko abendua (egutegi gregorianoa) - 399ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa)
Damaso I.a - Anastasio I.a
Bizitza
JaiotzaErroma334
HeriotzaErroma399ko azaroaren 26a (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Azaroaren 26
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Sirizio[1] Eliza Katolikoko 38. aita santua izan zen, 384tik 399 arte.

Damaso I.a aita santua hil ondoren, hurrengoa izateko hautagairik hoberena Jeronimo zen, baina haren izaera gogorraren eta hitz mingarrien ondorioz, ez zuen behar adina onarpen izan. Sirizio aukeratua izan zen, eta aitasantualdia 384an hasi. Aukeraketak atsekabeturik, Jeronimok Erroma utzi eta Ekialdera joatea erabaki zuen.

Dekretuetan, plural maiestatikoa erabili zuen lehen aita santua da: "Agintzen dugu", "Dekretatzen dugu", "Gure autoritateagatik"... enperadoreen estilo erretorikoan. Bestetik, aita santu titulua erabili zuen lehena ere bada.

San Paulo Harresiz Kanpokoaren lehen basilika ere sagaratu zuen. Haren izena 1823an ia osorik suntsitu zuen sutean kaltetua izan ez zen basilika horretako zutabeetako batean ikus daiteke oraindik.

Klerigoentzako zelibatua agindu zuen.

399ko azaroaren 26an hil zen, eta Pristzilaren katakonban lurperatuta dago. XVIII. menderarte, haren izena ez zen santuen zerrendan sartu, Benedikto XIV.aren santu aldarrikatu arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirizio Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Damaso I.a
Aita Santua
384-399
Ondorengoa
Anastasio I.a