Martzelo I.a
Martzelo I.a | |||
---|---|---|---|
308 - 309ko urtarrilaren 16a ← Martzelino - Eusebio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Lehen hizkuntza | latina | ||
Heriotza | Erroma, 309ko urtarrilaren 16a (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Catacomb of Priscilla (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Santutegia | |||
Urtarrilaren 16 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Martzelo I.a[1] Eliza Katolikoko 30. aita santua izan zen 308 eta 309 bitartean. San Martzelino aita santua hil eta lau urte ingurura aukeratua izan zen Diokleziano enperadorearen jazarpenaren ondorioz (303-305). Jazarpen horrek kristauengan eragin zuen krisiari aurre egin behar izan zion, kristau horiek, nekaldiari zioten beldurragatik euren fedetik apostatatu zutelarik edo praktika erlijiosoak utzi zituztelarik, baina orain itzultzeko gogoa zutelarik. Elizara itzuli nahi zutenek jazarpenak iraun zuenean euren fedea arbuiatu izanagatik penitentzia egin behar zutela adierazi zuen. Erabaki honen aurka zeudenek Maxentzio enperadoreak erbesteratzea lortu zuten. Erbestean hil zen 309ko urtarrilak 16an. Bere gorpua Erromara itzulia eta Prizilako hilerrian lurperatua izan zen.
Aita Santu bezala eman zuen agintaldian, jazarpenean zehar suntsituak izan ziren tenpluak berreraikitzen aritu zen. Erroma hogeita bost sektoretan banatu zuen, presbitero edo parroko bat horietako bakoitzaren arduradun bezala jarriz. Energia askokoa, gotzainak bere baimen zehatzik gabe ez zitezela kontzilioan bildu agindu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martzelo I.a |
Aurrekoa Martzelino |
Aita Santua 308-309 |
Ondorengoa Eusebio |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |