Edukira joan

Leon II.a (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Aita Santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leon II.a».
Leon II.a (aita santua)


80. Aita santu

682ko abuztuaren 20a - 683ko ekainaren 28a (egutegi gregorianoa)
Agaton - Benedikto II.a
Bizitza
JaiotzaSiziliac. 611
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaErroma683ko ekainaren 28a (71/72 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Uztailaren 3
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Leon II.a[1] (Sizilia, c. 611 - † Erroma, 683ko ekainaren 28a) Eliza Katolikoaren 80. aita santua izan zen 682 eta 683 urteen bitartean. Konstantinopoliseko III. kontzilioaren erabakiak berretsi zituen. Eliza Katolikoak santu gisa gurtzen du[2].

Leon Sizilian jaio zen, Paulo izeneko gizon baten semea. VII. mendearen erdialdean kaliferriak Siziliaren aurka egindako erasoen ondorioz Erromara joan ziren hainbat apaizetako bat izan zen[3]. Predikatzaile iaioa zen, musikan interesa zuena, eta pobreen aldeko jarrerarengatik ezaguna[4].

Agaton 681eko urtarrilaren 10ean hil zen, eta Leon laster hautatu zuten, baina ez zuten 682ko abuztuaren 17ra arte kontsakratu. Baliteke arrazoia Agatonek Konstantino IV.a Enperadorearekin aita santuen hautaketa arautzeko egindako negoziazioen ondorio izatea. Konstantino IV.ak zin egin zion Agatoni aita santuek kontsakrazioagatik ordaindu behar zuten zerga jaitsiko zuela, mende batez martxan egon zen neurria.

Leonen agintaldia laburra izan zen, eta ezin izan zuen gehiego ere egin. Monotelitismoa kondenatzen zuen Seigarren Kontzilio Ekumenikoaren erabakia babestu zuen. Enperadoreari jakinarazi zion erabaki horren berri, eta ondoren Mendebaldekoei ere iragarri zien. Bisigodoen erregeari, apezpiku eta nobleei azaldu zien kontzilioaren ondorioa zeintzuk ziren. Honorio I.ak monotelismoa babestu zuenez, anatema gisa salatu zuen. Leonek argi utzi zuen ez zuela Honorio salatzen monotelismoa irakasteagatik, baizik eta ez salatzeagatik. Toledon sinodo bat egin zen (684) eta Konstantinoplako Hirugarren Kontzilioa onartu zen.

Ravennako artzapezpikuak Erromako apezpikuarekin hausteko zuen asmoa zapuztu zuen, baina eurei ezarritako zerga ere bertan behera utzi zuen[5]. Lonbardiarren erasoen aurrean, Leonek hainbat martiriren erlikiak hiriko harresien barnera mugitu zituen. Kantu gregorianoa erreformatu zuen, eta hainbat ereserki konposatu zituen.

683ko ekainaren 28an hil zen, eta Benedikto II.ak hartu zuen bere lekua. Bere monumentuan lurperatu zuten, baina ondoren beste lau aita santurekin batera sartu zuten beste hilobi batean[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
  2. (Ingelesez) «Catholic Encyclopedia (1913)/Pope St. Leo II - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2025-05-08).
  3. Richards, Jeffrey. (2014). The Popes and the Papacy in the Early Middle Ages (Routledge Revivals): 476-752. Taylor and Francis ISBN 978-1-317-67817-5. (kontsulta data: 2025-05-08).
  4. (Ingelesez) CatholicSaints.Info » Blog Archive » Book of Saints – Leo II. (kontsulta data: 2025-05-08).
  5. «ST. LEO II» www.cfpeople.org (kontsulta data: 2025-05-08).
  6. Reardon, Wendy J.. (2004). The deaths of the popes : comprehensive accounts, including funerals, burial places and epitaphs. Jefferson, N.C. : McFarland & Company, Inc., Publishers ISBN 978-0-7864-1527-4. (kontsulta data: 2025-05-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]