Sinplizio (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sinplizio (aita santua)
Sansimpliciopapa.jpg
47. Aita santu

468 - 483ko martxoak 10
Hilario - Felix III.a
apezpiku

Bizitza
Jaiotza Tivoli, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Erroma483ko martxoaren 10a
Lanbidea
Lanbidea klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Santutegia
Martxoaren 10
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Sinplizio[1] (Tivoli ?-Erroma 483ko martxoak 10) Eliza Katolikoko 47. aita santua izan zen 468 eta 483 bitartean.

Kastinoren semea, bere aitasantualdian gertatu zen Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa 476an heruloen errege zen Odoakrok azken enperadorea izan zen Romulo Augustulo garaitu eta kargutik kendu zuenean.

Konstantinoplan, Basilisko Zenon enperadorearen aurka matxinatu zen eta tronua bereganatu zuen. Monofisita adierazia "Enkyklikon" delakoa aldarrikatu zuen, 451n monofisismoa kondenatu zuen Kaltzedoniako kontzilioa onartzen ez zuen ediktu erlijiosoa.

Ediktu hori baliogabetua geratu zen Zenonek tronua berreskuratu zuenean, baina bandaloekin eta ostrogodoekin izan zituen borroken ondorioz, enperadoreak eztabaida monofisitarentzako konponbide bat topatu zuen 482an "Henotikon" bezala ezagutu zen ediktu berri bat argitaratuz, non monofisiten eta ortodoxotzat hartzen zen doktrinaren arteko batasun formula bat bultzatzen zen.

Ediktu berri honek sortuko zuen arazoa eta Akaziar zisma eragingo zuena, ez zuen Sinpliziok bizi izan, hau 483ko martxoak 10ean hil baitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinplizio (aita santua) Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Hilario
Aita Santua
468ko martxoak 3-483ko martxoak 10
Ondorengoa
Felix III.a