Joan Paulo I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Paulo I.a
Ioannes Paulus I, by Fotografia Felici, 1978 (cropped).jpg
Emblem of the Holy See usual.svg
263. Aita santu

1978ko abuztuaren 26a - 1978ko irailaren 28a
Paulo VI.a - Joan Paulo II.a
kardinal

1973ko martxoaren 5a -
patriarch of Venice (en) Itzuli

1969 - 1978
Giovanni Urbani - Marco Cé
Elizbarrutia: Patriarchate of Venice (en) Itzuli
apezpiku katoliko

1958ko abenduaren 27a -
bishop of Vittorio Veneto (en) Itzuli

1958ko abenduaren 15a - 1969
Giuseppe Carraro (en) Itzuli - Antonio Cunial (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Vittorio Veneto (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbino Luciani
JaiotzaCanale d'Agordo1912ko urriaren 17a
Herrialdea Vatikano Hiria
 Italiako Erresuma  (1912ko urriaren 17a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1978ko irailaren 28a)
HeriotzaVatikano Hiria1978ko irailaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
San Petri basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaGiovanni Luciani
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
Jarduerak
JarduerakLatin Catholic priest (en) Itzuli, idazlea, Transitional deacon (en) Itzuli, diakonoa, Aita santua, kardinala eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Erroma eta Vatikano Hiria
Jasotako sariak
Santutegia
Abuztuaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

fondazionepapaluciani.it…
Discogs: 463620 Find a Grave: 2378 Edit the value on Wikidata
Jonh Paul I signature.svg

Joan Paulo I.a[1] (latinez Ioannes Paulus PP. I), jaiotzez Albino Luciani (Canale d'Agordo, Veneto, 1912ko urriaren 17a - Vatikano Hiria, 1978ko irailaren 28a) Eliza Katolikoko aita santu izan zen 1978an, 33 egunez bakarrik.

John paul 1 coa.svg

XX. mendean jaiotako lehen Aita santua izan zen, Giovanni Luciani eta Bortola Tanconen semea, lau haurretatik zaharrena. Hamar urte zituela ama hil zitzaion, Lehen Mundu Gerran pobrezia handia pasa ondoren. Aita bigarrenez ezkondu zen, emakume oso erlijioso batekin. Haren eta fraide kaputxino baten eraginez, apaiz izateko bokazioa loratu zitzaion. 1923an Feltreko seminario txikian sartu zen, baina ondoren Bellunokora joan eta bertan apaiztu zen 1935ean. Gero, Erromara joan zen Unibertsitate Gregoriarrean ikasketa teologikoak burutzera. Ikasketak amaitutakoan, jaioterrira itzuli zen parroko lanetara, Meategietako Institutu Teknologikoan irakasle lanetan zebilen bitartean.

"Irribarrearen Aita santu" bihurtu aurretik (horrela gogoratzen dute askok) zeregin garrantzitsuak izan zituen: Bellunoko seminarioan errektoreorde izan zen, 1947an Unibertsitate Gregoriarrean teologiako doktoretza eskuratu zuen eta 1954a Bellunoko elizbarrutiko Bikario Orokor izendatu zuten. 1958an Joan XXIII.ak Vittorio Venetoko gotzain izendatu zuen, eta 1969ko abenduaren 15ean Paulo VI.ak Veneziako Patriarka izendatu zuen. Azkenik, 1973ko martxoaren 5ean kardinal izendatu zuten.

1978ko abuztuaren 26an Eliza Katolikoko 263. Aita santu ofizial izendatu zuten. Izen konposatua hartu zuen lehen Aita santua izan zen, bere aurretikoak (Joan XXIII.a eta Paulo VI.a) omentzeko eta beraiek egindako lanarekin segitzeko zuen nahia adierazteko. Joan Paulo I.aren etorrera elizaren eraberritze eta baikortasun egoera baten baitan izan zen. Baina haren nahiak ez ziren proposamen izatetik pasa, Aita santu izendatu eta 33 egunera bihotzekoak jota hil baitzen (Vatikanoko bertsio ofizialaren arabera).

Haren heriotzaz asko idatzi da, askok konspirazio baten biktimatzat hartzen baitute. Zenbaiten iritziz, haren erreforma asmoak ez ziren Vatikanoko goi karguen gustukoak, eta teoria asko asmatu dira konplotaren inguruan, adituen artean adostasunik jaso ez duten arren. Hala ere, Vatikanoak uko egin zion autopsia egiteari, eta horrek susmo txarrak hedatzen lagundu zuen.

Joan Paulo I.a 2003tik beatifikazio prozesuan dago. Vatikanoaren arabera, mirari bat gertatu da harrezkero Aita santu haren laguntzaz: italiar gizon bat minbizitik sendatu omen da.

Hilobia, San Petri Basilikan

Frantsisko Aita santuak beatifikatu zuen 2022ko irailaren 4an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Paulo I.a Aldatu lotura Wikidatan