Txinatar anis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txinatar anis
Illicium verum 4zz.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAustrobaileyales Austrobaileyales
FamiliaSchisandraceae Schisandraceae
GeneroaIllicium Illicium
Espeziea Illicium verum
Datu orokorrak
Iturria Foeniculi Fructus Itzuli eta Txinatar anis

Txinatar anis edo txinatar anis-belar (Illicium verum) (txinera tradizionalez: 八角; pinyinez: bājiǎo, zortzi adar) Illiciaceae familiako landare-espezie bat da. Haren fruituak anisaren antza du, eta izar-forma du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako hego-mendebaldeko eskualde txiki bateko zuhaitz bizikor bat da. Fruituek izar-itxura dute, eta heldu baino lehentxeago biltzen dira. Txinako sukaldaritzan erabiltzen da nagusiki, baita Asiako hegoaldeko eta Indonesiako sukaldaritzan ere, baina gutxiago.

Izar-anisak anetola dauka, anisari bere zapore bereizgarria ematen dion printzipio aktibo bera. Anisaren ordekotzat erabiltzen da gozogintzan eta likoregintzan. Adibidez, Pastis egiteko.

Infusio moduan erabili da erreumatismoaren eta kolikoaren kontra, eta haziak mastekatu egiten dira otorduen ondoren digestioari laguntzeko.

Txinako lau probintzietan lantzen da (Fujian, Guangdong, Guangxi eta Yunnan), eta martxotik maiatzera bitartean biltzen da fruitua. Hazietatik azido shikimikoa ateratzen da, Tamiflu botikaren osagaietako bat.

Garai batean aski zabaldua zegoen ustea zen oso onuragarria zela, eta haur txikiei ere ematen zitzaien, baina azterketek erakutsi dute kantitate handia hartuz gero hilgarria izan daitekeela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txinatar anis Aldatu lotura Wikidatan