Kartamo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kartamo
Safflower.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCarthamus
Espeziea Carthamus tinctorius
Datu orokorrak
Iturria Carthami Flos

Kartamoa (Carthamus tinctorius) lore-elkartuen familiako urteko belar landarea da, 20–80 cm luzea, arrautza egiturako eta hortz zorrotzeko hosto luzaranak, eta lore horixkak dituena. Berez ekialdeko lurraldeetako landarea da, baina Europan eta Ameriketan ere lantzen da gaur egun. Hiru tintagai ateratzen dira haren loreetatik: bi, kolore horikoak eta erabilera handirik ez dutenak, eta bestea kolore gorrikoa, eta zetazko eta artilezko oihalak tindatzeko erabiltzen dena.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki, laborea koloregaien industrian (horia eta gorria) erabili izan zen, espezietan, batez ere anilina merkatzearen eta erabilgarritasunaren aurretik, eta sendagaietan. 1950. urteaz geroztik, landarea hazietatik landare-olioa ateratzeko lantzen da. Munduko karkamu olioaren ekoizpenik handiena duten herrialdeak Mexiko, India eta Ameriketako Estatu Batuak dira. Ondoren, Etiopia, Kazakhstan, Txina, Argentina eta Australia.

Olioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabilera industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartamo olioa pinturak egiteko erabiltzen da linazi olioaren ordez, batez ere zuriarekin, linaziak duen tindagai horia ematen ez duelako.

Elikagai-erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kartamo olio mota daude: gantz-azido monoasegabearen (azido oleikoa) eduki handia duena eta bestea gantz-azido poliasegabeen (azido linoleikoa) eduki handia duena..

Elikaduran ekilore olioaren antzekoa da. Sukaldeko olio gisa asko erabiltzen da, entsaladetan eta margarina ekoizteko. Nutrizio-osagarri gisa ere kontsumitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.