Sagrada Familiako geltokia (Adif)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train2.png
Sagrada Familia
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak

« Ortuella Cercanias Logo.svg C-2 green.svg  Urioste »
Kokapena
Helbidea Bilbo hiribidea, z/g; 48530
Udalerria Ortuella,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea 13509
Gunea 1. gunea
Irisgarria Geltoki ez irisgarria 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 1
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-2  Bilbo-Abando - Muskiz

Sagrada Familia ADIFek Ortuella udalerriko Ralera auzoan duen lurgaineko tren geralekua da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineari dagokiola. Renfeko Aldirien sareko 1. tarifa-guneari dagokio.

Geralekuak trenbide eta nasa bakarra du, eta markesinaz hornituta dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua, itsas mailatik 56 metrora, zabalera iberiarra duen 722. linearen (Muskiz - Desertu-Barakaldo trenbidea) parte da, 6,5. puntu kilometrikoan kokatzen dela.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskailera zein arrapala bidezko sarbideak ditu.

  • Eskailera bidezko sarbidea Bilbo hiribidea, z/g
  • Arrapala bidezko sarbidea Meatzari hiribidea, Bilbo hiribidearekin elkargurutzea

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbide erabilgarririk izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu» eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea».[2]

Geltokira sarbidea Bilbo hiribidea Sarbide ez irisgarria 
Meatzari hiribidea Sarbide ez irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1865an Bizkaiko Foru Aldundiak eraikitako Trianoko Burdinbidea martxan jarri zen, ustiatutako meategietatik mineralak garraiatzeko, eta garai horretan gunean ez zegoen geralekurik.[3] 1889an trenbideak bidaiariak garraiatzen hasi zuen eta Barakaldo udalerriarekin lotu zen,[4] baina oraindik ez zen geralekurik eraiki. Geroago, udalerriaren garapenarekin batera geralekua eraikitzeko erabakia hartu zen.

2005eko urtarrilaren 1.an, Espainiako Trenbide Sektorearen Legeari jarraiki, trenbide azpiegituren kudeaketa eta trenen ustiapen zerbitzuak bereizi ondoren geltokia eta bestelako azpiegitura ADIFek bereganatu zuen, eta bere aldetik Renfe Operadorak aldirien zerbitzua eskaintzen du.

2004 eta 2007 artean trenbidea estaltzeko lanak egin ziren, Ralera eta Golifar auzoak Ortuellako erdigunearekin lotzeko[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa