Bilboko Arte Ederren Museoa

Koordenatuak: 43°15′55″N 2°56′17″W / 43.26528°N 2.93806°W / 43.26528; -2.93806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Arte Ederren Museoa
Museoko eraikin klasikoa Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1914
ZuzendariaJavier Vilar
Webguneahttp://www.museobilbao.com www.museobilbao.com

Bilboko Arte Ederren Museoa Bizkaiko hiriburuan dagoen arte museo zaharrena da, margolaritza eta eskultura bilduma nabarmena duena. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zuten.

Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, "Zinemateka" delako programaren barnean garai ezberdinetako zinema emanaldiak eskaintzen dituzte.

Casilda Iturrizar Parkearen barruan dago kokatuta, Abandoko auzoan. Alboan Farolen basoa eta Arriagaren monumentua ditu.

2013ko urtarrilak 20ra arte Fernando Boteroren erakusketa egongo da ikusgai Museoko BBK aretoan.

Historia

1908an sortuta, sei urte geroago inauguratu zuten, Laureano Jado eta bestelako ongileei esker. 1939an bat egin zuen arte modernoaren museoarekin, eta 1962an "monumentu nazional" izendatu zuten.

Azken urteotan, azkenik, berriztatze lanak egin izan dituzte, Luis Maria Uriarte arkitektoaren gidaritzapean.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilboko Arte Ederren Museoa Aldatu lotura Wikidatan


43°15′55″N 2°56′17″W / 43.26528°N 2.93806°W / 43.26528; -2.93806