1988ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1988ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 30, 1988
Egoitza RDS Simmonscourt, Dublin
Aurkezlea(k) Pat Kenny
Michelle Rocca
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 21
Irabazlea "Ne partez pas sans moi"
Céline Dion
 Suitza

1988ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 33. edizioa izan zen. Dublingo RDS Simmonscourt aretoan antolatu zen, Irlandan, apirilaren 30ean. Aurkezleak Pat Kenny eta Michelle Rocca izan ziren.

Garailea Suitza ordezkatzen zuen Céline Dion kanadarra izan zen, "Ne partez pas sans moi" kantarekin. Hurrengo urteetan, Dion diskogintzako bakarlaririk ospetsuenetakoa bilakatu zen nazioartean.

Hogeita bat herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baino bat gutxiagok. Zipre lehiaketa uztera behartu zuten aukeratu zuten abestia (Yiannis Dimitrouen "Thimame") arauek zehaztutakoa baino aurretik argitaratuta egoteagatik.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Islandia Islandiera Beathoven "Þú og þeir (Sókrates)" Zu eta beraiek (Sokrates) 16 20
02  Suedia Suediera Tommy Körberg "Stad i ljus" Argien hiria 12 52
03  Finlandia Finlandiera Boulevard "Nauravat silmät muistetaan" Begi irribarretsuak gogoan geratzen dira 20 3
04  Erresuma Batua Ingelesa Scott Fitzgerald "Go" Joan zaitez 2 136
05  Turkia Turkiera MFÖ "Sufi" 15 37
06  Espainia Gaztelania La Década "La chica que yo quiero (Made in Spain)" Maite dudan neska (Espainian egina) 11 58
07  Herbehereak Nederlandera Gerard Joling "Shangri-La" 9 70
08  Israel Hebreera Yardena Arazi "Ben Adam" (בן אדם) Adanen semea 7 85
09  Suitza Frantsesa Céline Dion "Ne partez pas sans moi" Ez zaitezte joan ni gabe 1 137
10  Irlanda Ingelesa Jump the Gun "Take Him Home" Eraman ezazu etxera 8 79
11  Alemania Alemana Maxi & Chris Garden "Lied für einen Freund" Lagun batentzako abestia 14 48
12  Austria Alemana Wilfried "Lisa Mona Lisa" 21 0
13  Danimarka Daniera Hot Eyes "Ka' du se hva' jeg sa'?" Ikusten zer esan dizudan? 3 92
14  Grezia Greziera Afroditi Frida "Clown" (Κλόουν) Klun 17 10
15  Norvegia Norvegiera Karoline Krüger "For vår jord" Gure lurrarengatik 5 88
16  Belgika Frantsesa Reynaert "Laissez briller le soleil" Eguzkiak argia eman dezala 18 5
17  Luxenburgo Frantsesa Lara Fabian "Croire" Sinestea 4 90
18  Italia Italiera Luca Barbarossa "Vivo (Ti scrivo)" Bizirik (Idazten dizut) 12 52
19  Frantzia Frantsesa Gérard Lenorman "Chanteur de charme" Abeslari melodikoa 10 64
20  Portugal Portugesa Dora "Voltarei" Itzuliko naiz 18 5
21  Jugoslavia Serbokroaziera Srebrna krila "Mangup" Arlotea 6 87

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]