1997ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1997ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 3, 1997
Egoitza Point Theatre, Dublin
Aurkezlea(k) Carrie Crowley
Ronan Keating
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 25
Irabazlea "Love Shine a Light"
Katrina and the Waves
 Erresuma Batua

1997ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 42. edizioa izan zen. Dublingo Point Theatre aretoan ospatu zen, Irlandan, maiatzaren 3an. Aurkezleak Carrie Crowley eta Ronan Keating (Boyzone taldeko kide bezala ospetsua) izan ziren.

Garailea Erresuma Batuko Katrina and the Waves taldea izan zen, "Love Shine a Light" kantuarekin. Erresuma Batuaren bosgarren garaipena izan zen.

Hogeita bost herrialde izan ziren partaide. Italia hiru urteko eten baten ostean bueltatu zen. Aurreko edizioan finaletik kanpo geratu ziren lau herrialde ere itzuli ziren: Alemania, Danimarka, Errusia eta Hungaria. Israelek, ostera, ez bueltatzea erabaki zuen erabakitako data Memoria Eguna zelako Israelen. Bestalde, aurreko lau urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten hiru herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Belgika, Eslovakia eta Finlandia.

Lehen aldiz eta test bezala, bost herrialdek eman zituzten puntuak ikuslegoak erabaki zituen telefono bidezko botoa erabiliz, eta ez epaimahai batek. Alemania, Austria, Erresuma Batua, Suedia eta Suitzan erabili zen telefono bidezko botoa.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Zipre Greziera Hara & Andreas Konstantinou "Mana mou" (Μάνα μου) Nire amalurra 5 98
02  Turkia Turkiera Şebnem Paker & Grup Ethnic "Dinle" Entzun 3 121
03  Norvegia Norvegiera[f 1] Tor Endresen "San Francisco" 24 0
04  Austria Alemana[f 2] Bettina Soriat "One Step" Pauso bat 21 12
05  Irlanda Ingelesa Marc Roberts "Mysterious Woman" Emakume misteriotsua 2 157
06  Eslovenia Esloveniera Tanja Ribič "Zbudi se" Esna zaitez 10 60
07  Suitza Italiera Barbara Berta "Dentro di me" Nire barnean 22 5
08  Herbehereak Nederlandera Mrs. Einstein "Niemand heeft nog tijd" Inork gehiago ez dauka denborarik 22 5
09  Italia Italiera Jalisse "Fiume di parole" Hitz-uholdeak 4 114
10  Espainia Gaztelania Marcos Llunas "Sin rencor" Herrarik gabe 6 96
11  Alemania Alemana Bianca Shomburg "Zeit" Denbora 18 22
12  Polonia Poloniera Anna Maria Jopek "Ale jestem" Baina banaiz 11 54
13  Estonia Estoniera Maarja-Liis Ilus "Keelatud maa" Ahaztutako lurraldea 8 82
14  Bosnia-Herzegovina Bosniera Alma Čardžić "Goodbye" Agur 18 22
15  Portugal Portugesa Célia Lawson "Antes do adeus" Agurra baino lehen 24 0
16  Suedia Suediera Blond "Bara hon älskar mig" Maite banau soilik 14 36
17  Grezia Greziera Marianna Zorba "Horepse" (Χόρεψε) Dantza 12 39
18  Malta Ingelesa Debbie Scerri "Let Me Fly" Laga nazazu hegan egiten 9 66
19  Hungaria Hungariera V.I.P. "Miért kell, hogy elmenj?" Zergatik joan behar zara? 12 39
20  Errusia Errusiera Alla Pugacheva "Primadonna" (Примадонна) 15 33
21  Danimarka Daniera Kølig Kaj "Stemmen i mit liv" Nire bizitzako ahotsa 16 25
22  Frantzia Frantsesa Fanny "Sentiments songes" Sentimendu gezurtiak 7 95
23  Kroazia Kroaziera E.N.I. "Probudi me" Esna nazazu 17 24
24  Erresuma Batua Ingelesa Katrina and the Waves "Love Shine a Light" Maitasunak argi bat pizten du 1 227
25  Islandia Islandiera Paul Oscar "Minn hinsti dans" Nire azken dantza 20 18
  1. Hitz batzuk ingelesez.
  2. Hitz batzuk ingelesez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1997ko Eurovision Abesti Lehiaketa