1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 4, 1985
Egoitza Scandinavium, Göteborg
Aurkezlea(k) Lill Lindfors
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "La det swinge"
Bobbysocks
 Norvegia

1985eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 30. edizioa izan zen. Göteborgeko Scandinavium aretoan antolatu zen, Suedian, maiatzaren 4an. Aurkezlea Lill Lindfors izan zen.

Garailea Norvegiako Bobbysocks bikotea izan zen, "La det swinge" abestiarekin. Norvegiaren lehen garaipena izan zen.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioko kopuru bera. Grezia eta Israel urtebeteko etenaldiaren ostean bueltatu ziren. Bestalde, Herbehereek uko egin zioten parte hartzeari erabakitako data Herbehereetan Eroritako Soldaduen Eguna izateagatik, eta Jugoslaviak ere Josip Broz Titoren heriotzaren urteurrena izateagatik.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Irlanda Ingelesa Maria Christian "Wait Until the Weekend Comes" Itxaron asteburua heldu arte 6 91
02  Finlandia Finlandiera Sonja Lumme "Eläköön elämä" Gora bizitza 9 58
03  Zipre Greziera Lia Vissi "To katalava arga" (Το κατάλαβα αργά) Beranduegi konturatu nintzen 16 15
04  Danimarka Daniera Hot Eyes "Sku' du spørg' fra no'en?" Zer axola zaigu guri? 11 41
05  Espainia Gaztelania Paloma San Basilio "La fiesta terminó" Festa amaitu da 14 36
06  Frantzia Frantsesa Roger Bens "Femme dans ses rêves aussi" Emakumea baita bere ametsetan ere 10 56
07  Turkia Turkiera MFÖ "Didai didai dai" 14 36
08  Belgika Nederlandera Linda Lepomme "Laat me nu gaan" Utzidazu orain joaten 19 7
09  Portugal Portugesa Adelaide "Penso em ti, eu sei" Zugan pentsatzen dut, badakit 18 9
10  Alemania Alemana Wind "Für alle" Denontzat 2 105
11  Israel Hebreera Izhar Cohen "Olé, Olé" (עולה, עולה) 5 93
12  Italia Italiera Al Bano & Romina Power "Magic Oh Magic" Magia oh magia 7 78
13  Norvegia Norvegiera Bobbysocks "La det swinge" Swing egin dezala 1 123
14  Erresuma Batua Ingelesa Vikki "Love Is..." Maitasuna da... 4 100
15  Suitza Alemana Mariella Farré & Pino Gasparini "Piano, piano" Poliki-poliki 12 39
16  Suedia Suediera Kikki Danielsson "Bra vibrationer" Sentsazio onak 3 103
17  Austria Alemana Gary Lux "Kinder dieser Welt" Mundu honetako haurrak 8 60
18  Luxenburgo Frantsesa Margo, Franck Olivier, Diane Solomon, Ireen Sheer, Chris & Malcolm Roberts "Children, Kinder, Enfants" Haurrak 13 37
19  Grezia Greziera Takis Biniaris "Miazoume" (Μοιάζουμε) Antzekoak gara 16 15

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]