2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 12, 2004
Finala Maiatzaren 15, 2004
Egoitza Abdi İpekçi Arena, Istanbul
Aurkezlea(k) Korhan Abay
Meltem Cumbul
Antolatzailea Türkiye Radyo ve Televizyon Kurumu (TRT)
Partaide kopurua 36
Irabazlea "Wild Dances"
Ruslana
 Ukraina

2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 49. edizioa izan zen. Istanbulgo Abdi İpekçi Arena aretoan ospatu zen, Turkian. Finalerdia maiatzaren 12an jokatu zen, eta finala maiatzaren 15ean. Aurkezleak Korhan Abay eta Meltem Cumbul izan ziren.

Garailea Ukrainako Ruslana izan zen, "Wild Dances" abestiarekin. Ukrainaren lehen garaipena izan zen.

Parte hartu nahi zuten herrialde kopuru hazkorra kudeatzeko, lehiaketa bi gauetan banatzea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasuna, finalerdi bat gehituz. Horrela, hogeita hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hamar gehiago. Albania, Andorra, Bielorrusia eta Serbia eta Montenegrok lehen agerpena egin zuten. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Danimarka, Finlandia, Lituania, Mazedoniako Errepublika eta Suitza. Monako hogeita bost urteko eten baten ostean itzuli zen lehiaketara.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Finlandia Ingelesa Jari Sillanpää "Takes 2 to Tango" Bi behar dira tangorako 14 51
02  Bielorrusia Ingelesa Aleksandra & Konstantin "My Galileo" Nire Galileo 19 10
03  Suitza Ingelesa Piero Esteriore & The MusicStars "Celebrate" Ospatu 22 0
04  Letonia Letoniera Fomins & Kleins "Dziesma par laimi" Zoriontasunari buruzko abesti bat 17 23
05  Israel Hebreera, Ingelesa David D'Or "Leha'amin" (להאמין) Sinestea 11 57
06  Andorra Katalana Marta Roure "Jugarem a estimar-nos" Elkar maitatzera jolastuko dugu 18 12
07  Portugal Portugesa Sofia Vitória "Foi magia" Magia izan zen 15 38
08  Malta Ingelesa Julie & Ludwig "On Again... Off Again" Orain bai... orain ez 8 74
09  Monako Frantsesa Maryon "Notre planète" Gure planeta 19 10
10  Grezia Ingelesa Sakis Rouvas "Shake It" Mugi ezazu 3 238
11  Ukraina Ingelesa, Ukrainiera Ruslana "Wild Dances" Dantza basatiak 2 256
12  Lituania Ingelesa Linas & Simona "What's Happened to Your Love?" Zer gertatu da zure maitasunarekin? 16 26
13  Albania Ingelesa Anjeza Shahini "The Image of You" Zure irudia 4 167
14  Zipre Ingelesa Lisa Andreas "Stronger Every Minute" Sendoagoa minutuero 5 149
15  Mazedonia Ingelesa Toše Proeski "Life" Bizitza 10 71
16  Eslovenia Ingelesa Platin "Stay Forever" Geratu betiko 21 5
17  Estonia Võroera Neiokõsõ "Tii" Bidea 11 57
18  Kroazia Ingelesa Ivan Mikulić "You Are the Only One" Zu zara bakarra 9 72
19  Danimarka Ingelesa Tomas Thordarson "Shame on You" Lotsa eman beharko lizuke 13 56
20  Serbia eta Montenegro Serbiera Željko Joksimović & Ad-Hoc Orchestra "Lane moje" (Лане моје) Nire laztana 1 263
21  Bosnia-Herzegovina Ingelesa Deen "In the Disco" Diskotekan 7 133
22  Herbehereak Ingelesa Re-Union "Without You" Zu gabe 6 146

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Espainia Gaztelania Ramón "Para llenarme de ti" Zurekin bete nadin 10 87
02  Austria Alemana Tie Break "Du bist" Zu zara 21 9
03  Norvegia Ingelesa Knut Anders Sørum "High" Altu 24 3
04  Frantzia Frantsesa, Gaztelania Jonatan Cerrada "À chaque pas" Pauso bakoitzean 15 40
05  Serbia eta Montenegro Serbiera Željko Joksimović & Ad-Hoc Orchestra "Lane moje" (Лане моје) Nire laztana 2 263
06  Malta Ingelesa Julie & Ludwig "On Again... Off Again" Orain bai... orain ez 12 50
07  Herbehereak Ingelesa Re-Union "Without You" Zu gabe 20 11
08  Alemania Ingelesa, Turkiera Max "Can't Wait Until Tonight" Ezin dut gauera arte itxaron 8 93
09  Albania Ingelesa Anjeza Shahini "The Image of You" Zure irudia 7 106
10  Ukraina Ingelesa, Ukrainiera Ruslana "Wild Dances" Dantza basatiak 1 280
11  Kroazia Ingelesa Ivan Mikulić "You Are the Only One" Zu zara bakarra 12 50
12  Bosnia-Herzegovina Ingelesa Deen "In the Disco" Diskotekan 9 91
13  Belgika Ingelesa Xandee "1 Life" Bizitza bat 22 7
14  Errusia Ingelesa Julia Savicheva "Believe Me" Sinetsidazu 11 67
15  Mazedonia Ingelesa Toše Proeski "Life" Bizitza 14 47
16  Grezia Ingelesa Sakis Rouvas "Shake It" Mugi ezazu 3 252
17  Islandia Ingelesa Jónsi "Heaven" Zerua 19 16
18  Irlanda Ingelesa Chris Doran "If My World Stopped Turning" Nire munduak biratzeari utziko balio 22 7
19  Polonia Ingelesa, Gaztelania Blue Café "Love Song" Maitasun-abestia 17 27
20  Erresuma Batua Ingelesa James Fox "Hold On to Our Love" Eutsi gure maitasunari 16 29
21  Zipre Ingelesa Lisa Andreas "Stronger Every Minute" Sendoagoa minutuero 5 170
22  Turkia Ingelesa Athena "For Real" Benetan 4 195
23  Errumania Ingelesa Sanda "I Admit" Onartzen dut 18 18
24  Suedia Ingelesa Lena Philipsson "It Hurts" Min egiten du 5 170

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]