2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 14, 2013
Bigarren finalerdia Maiatzak 16, 2013
Finala Maiatzak 18, 2013
Egoitza Malmö Arena, Malmö
Aurkezlea(k) Petra Mede
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 39
Irabazlea "Only Teardrops"
Emmelie de Forest
 Danimarka

2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 58. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suedian. Finalerdiak maiatzak 14 eta 16an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 18an. Aurkezlea Petra Mede izan zen. Emmelie de Forest izan zen lehiaketako garaile, "Only Teardrops" kantuarekin Danimarka ordezkatuz. Danimarkaren hirugarren garaipena izan zen. Bigarren postua Azerbaijaneko ordezkaria zen Farid Mammadov-entzat izan zen, "Hold Me" kantuarekin. Ukrainako ordezkaria zen Zlata Ognevich, "Gravity" kantuarekin, hirugarren izan zen.

39 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino hiru gutxiagok. Armenia lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Aldiz, Bosnia-Herzegovina, Eslovakia, eta Portugalek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta, eta baita Turkiak ere botaketa eta sailkapen sistemaren kexu.

Malmö Arena, Eurovision 2013-ko egoitza.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Suedia) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Emmelie de Forest "Only Teardrops" abesten lehiaketaren eszenatokian.

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Italia, Suedia eta Erresuma Batuari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Austria Ingeles Natália Kelly "Shine" Disdira egin 14 27
02  Estonia Estoniera Birgit Õigemeel "Et uus saaks alguse" Hasiera berri bat edukitzeko 10 52
03  Eslovenia Ingelesa Hannah Mancini "Straight into Love" Zuzenean amodiora 16 8
04  Kroazia Kroaziera Klapa s Mora "Mižerja" Zoritxarra 13 38
05  Danimarka Ingelesa Emmelie de Forest "Only Teardrops" Malkoak soilik 1 167
06  Errusia Ingelesa Dina Garipova "What If" Zer bada? 2 156
07  Ukraina Ingelesa Zlata Ognevich "Gravity" Grabitatea 3 140
08  Herbehereak Ingelesa Anouk "Birds" Txoriak 6 75
09  Montenegro Montenegroera Who See "Igranka" (Игранка) Dantza 12 41
10  Lituania Ingelesa Andrius Pojavis "Something" Zerbait 9 53
11  Bielorrusia Ingelesa Alyona Lanskaya "Solayoh" 7 64
12  Moldavia Errumaniera Aliona Moon "O mie" Mila 4 95
13  Irlanda Ingelesa Ryan Dolan "Only Love Survives" Maitasunik soilik irauten du 8 54
14  Zipre Greziera Despina Olympiou "An me thimase" <small(Aν με θυμάσαι) Gogoratzen banauzu 15 11
15  Belgika Ingelesa Roberto Bellarosa "Love Kills" Maitasunak hil egiten du 5 75
16  Serbia Serbiera Moje 3 "Ljubav je svuda" (Љубав је свуда) Maitasuna alde guztietan dago 11 46

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Espainia eta Frantziari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Letonia Ingelesa PeR "Here We Go" Hemen goaz 17 13
02  San Marino Italiera Valentina Monetta "Crisalide (Vola)" Krisalida (Hegan) 11 47
03  Mazedonia Mazedoniera, Erromaniera Esma & Lozano "Pred da se razdeni" (Пред да се раздени) Egunsentia baino lehen 16 28
04  Azerbaijan Ingelesa Farid Mammadov "Hold Me" Besarkatu nazazu 1 139
05  Finlandia Ingelesa Krista Siegfrids "Marry Me" Ezkon nazazu 9 64
06  Malta Ingelesa Gianluca Bezzina "Tomorrow" Bihar 4 118
07  Bulgaria Bulgariera Elitsa & Stoyan "Samo shampioni" (Само шампиони) Txapeldunak soilik 12 45
08  Islandia Islandiera Eyþór Ingi "Ég á líf" Bizitza bat daukat 6 72
09  Grezia Greziera, Ingelesa Koza Mostra feat. Agathonas Iakovidis "Alcohol Is Free" Alkohola debalde da 2 121
10  Israel Hebreera Moran Mazor "Rak Bishvilo" (רק בשבילו) Beretzat bakarrik 14 40
11  Armenia Ingelesa Dorians "Lonely Planet" Planeta bakartia 7 69
12  Hungaria Hungariera ByeAlex "Kedvesem" Laztana 8 66
13  Norvegia Ingelesa Margaret Berger "I Feed You My Love" Nire maitasunez elikatzen zaitut 3 120
14  Albania Albaniera Adrian Lulgjuraj & Bledar Sejko "Identitet" Nortasuna 15 31
15  Georgia Ingelesa Nodi Tatishvili & Sophie Gelovani "Waterfall" Ur-jauzia 10 63
16  Suitza Ingelesa Takasa "You and Me" Zu eta ni 13 41
17  Errumania Ingelesa Cezar "It’s My Life" Nire bizitza da 5 83

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Frantzia Frantsesa Amandine Bourgeois "L'enfer et moi" Infernua eta ni 23 14
02  Lituania Ingelesa Andrius Pojavis "Something" Zerbait 22 17
03  Moldavia Errumaniera Aliona Moon "O mie" Mila 11 71
04  Finlandia Ingelesa Krista Siegfrids "Marry Me" Ezkon nazazu 24 13
05  Espainia Gaztelania El Sueño de Morfeo "Contigo hasta el final" Zurekin amaierararte 25 8
06  Belgika Ingelesa Roberto Bellarosa "Love Kills" Maitasunak hil egiten du 12 71
07  Estonia Estoniera Birgit Õigemeel "Et uus saaks alguse" Hasiera berri bat edukitzeko 20 19
08  Bielorrusia Ingelesa Alyona Lanskaya "Solayoh" 16 48
09  Malta Ingelesa Gianluca Bezzina "Tomorrow" Bihar 8 120
10  Errusia Ingelesa Dina Garipova "What If" Zer bada? 5 174
11  Alemania Ingelesa Cascada "Glorious" Loriatsua 21 18
12  Armenia Ingelesa Dorians "Lonely Planet" Planeta bakartia 18 41
13  Herbehereak Ingelesa Anouk "Birds" Txoriak 9 114
14  Errumania Ingelesa Cezar "It’s My Life" Nire bizitza da 13 65
15  Erresuma Batua Ingelesa Bonnie Tyler "Believe in Me" Sinistu nigan 19 23
16  Suedia Ingelesa Robin Stjernberg "You" Zu 14 62
17  Hungaria Hungariera ByeAlex "Kedvesem" Laztana 10 84
18  Danimarka Ingelesa Emmelie de Forest "Only Teardrops" Malkoak soilik 1 281
19  Islandia Islandiera Eyþór Ingi "Ég á líf" Bizitza bat daukat 17 47
20  Azerbaijan Ingelesa Farid Mammadov "Hold Me" Besarkatu nazazu 2 234
21  Grezia Greziera, Ingelesa Koza Mostra feat. Agathonas Iakovidis "Alcohol Is Free" Alkohola debalde da 6 152
22  Ukraina Ingelesa Zlata Ognevich "Gravity" Grabitatea 3 214
23  Italia Italiera Marco Mengoni "L'essenziale" Ezinbestekoa 7 126
24  Norvegia Ingelesa Margaret Berger "I Feed You My Love" Nire maitasunez elikatzen zaitut 4 191
25  Georgia Ingelesa Nodi Tatishvili & Sophie Gelovani "Waterfall" Ur-jauzia 15 50
26  Irlanda Ingelesa Ryan Dolan "Only Love Survives" Maitasunik soilik irauten du 26 5

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2013ko Eurovision Abesti Lehiaketa