1979ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1979ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 31, 1979
Egoitza Binyenei HaUma, Jerusalem
Aurkezlea(k) Daniel Pe'er
Yardena Arazi
Antolatzailea Israeli Broadcasting Authority (IBA)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "Hallelujah"
Milk and Honey
 Israel

1979ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 24. edizioa izan zen. Jerusalemgo Binyenei HaUma biltzar jauregian ospatu zen, Israelen, martxoaren 31an. Aurkezleak Daniel Pe'er eta Yardena Arazi izan ziren.

Garailea Israelgo Milk and Honey taldea izan zen, "Hallelujah" kantuarekin. Israelen bigarren garaipena izan zen, biak jarraian lortutakoak.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baino bat gutxiagok. Turkia parte hartzekoa zen, Maria Rita Epik & 21-en "Seviyorum" kantuarekin, baina Israelen ospatzeagatik Arabiar munduaren presioa jaso zuen eta partaidetza bertan behera utzi zuen.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Portugal Portugesa Manuela Bravo "Sobe, sobe, balão sobe" Gora, gora, puxika gora 9 64
02  Italia Italiera Matia Bazar "Raggio di luna" Ilargi-izpia 15 27
03  Danimarka Daniera Tommy Seebach "Disco Tango" 6 76
04  Irlanda Ingelesa Cathal Dunne "Happy Man" Gizon zoriontsua 5 80
05  Finlandia Finlandiera Katri Helena "Katson sineen taivaan" Zeru urdinari begira nago 14 38
06  Monako Frantsesa Laurent Vaguener "Notre vie c'est la musique" Gure bizitza musika da 16 12
07  Grezia Greziera Elpida "Sokrati" (Σωκράτη) Sokrates 8 69
08  Suitza Alemana Peter, Sue, Marc, Pfuri, Gorps & Kniri "Trödler und Co" Urlia-eta 10 60
09  Alemania Alemana Dschinghis Khan "Dschinghis Khan" Gengis Khan 4 86
10  Israel Hebreera Milk and Honey "Hallelujah" (הללויה) Aleluia 1 125
11  Frantzia Frantsesa Anne-Marie David "Je suis l'enfant soleil" Eguzkiaren haurra naiz 3 106
12  Belgika Nederlandera Micha Marah "Hey Nana" 18 5
13  Luxenburgo Frantsesa Jeane Manson "J'ai déjà vu ça dans tes yeux" Jadanik ikusi dut zure begietan 13 44
14  Herbehereak Nederlandera Xandra "Colorado" 12 51
15  Suedia Suediera Ted Gärdestad "Satellit" Satelitea 17 8
16  Norvegia Norvegiera Anita Skorgan "Oliver" 11 57
17  Erresuma Batua Ingelesa Black Lace "Mary Ann" 7 73
18  Austria Alemana Christina Simon "Heute in Jerusalem" Gaur Jerusalemen 18 5
19  Espainia Gaztelania Betty Missiego "Su canción" Zure abestia 2 116

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]