1992ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1992ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 9, 1992
Egoitza Malmö Isstadion, Malmö
Aurkezlea(k) Lydia Cappolicchio
Harald Treutiger
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 23
Irabazlea "Why Me?"
Linda Martin
 Irlanda

1992ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 37. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Isstadion aretoan ospatu zen, Suedian, maiatzaren 9an. Aurkezleak Lydia Cappolicchio eta Harald Treutiger izan ziren.

Garailea Irlandako Linda Martin izan zen, "Why Me?" kantuarekin. Irlandaren laugarren garaipena izan zen. Abesti irabazlearen konpositorea eta idazlea Johnny Logan izan zen, aurretik Eurovision lehiaketa birritan irabazi zuena: 1980an abeslari bezala, eta 1987an abeslari eta musikagile bezala.

Hogeita hiru herrialdek hartu zuten parte, ordungo partaide kopuru errekorra. Herbehereak urte bateko eten baten ostean bueltatu ziren.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Espainia Gaztelania Serafín Zubiri "Todo esto es la música" Guzti hau musika da 14 37
02  Belgika Frantsesa Morgane "Nous, on veut des violons" Guk biolinak nahi ditugu 20 11
03  Israel Hebreera Dafna Dekel "Ze Rak Sport" (זה רק ספורט) Kirola besterik ez da 6 85
04  Turkia Turkiera Aylin Vatankoş "Yaz Bitti" Uda amaitu da 19 17
05  Grezia Greziera Cleopatra "Olou tou kosmou i Elpida" (Όλου του κόσμου η Ελπίδα) Mundu guztiaren itxaropena 5 94
06  Frantzia Frantsesa, Antillar kreolera Kali "Monté la riviè" Errekan gora joan 8 73
07  Suedia Suediera Christer Björkman "I morgon är en annan dag" Bihar beste egun bat izango da 22 9
08  Portugal Portugesa Dina "Amor d'água fresca" Maitasun ur freskoa 17 26
09  Zipre Greziera Evridiki "Teriazoume" (Ταιριάζουμε) Antzekoak gara 11 57
10  Malta Ingelesa Mary Spiteri "Little Child" Haurtxo 3 124
11  Islandia Islandiera Heart 2 Heart "Nei eða já" Ez ala bai 7 80
12  Finlandia Finlandiera Pave Maijanen "Yamma, yamma" 23 4
13  Suitza Frantsesa Daisy Auvray "Mister Music Man" Musikari jauna 15 32
14  Luxenburgo Luxenburgera Marion Welter & Kontinent "Sou fräi" Hain aske 21 10
15  Austria Alemana Tony Wegas "Zusammen geh'n" Elkarrekin joatea 10 63
16  Erresuma Batua Ingelesa Michael Ball "One Step Out of Time" Pausu bat denboratik kanpo 2 139
17  Irlanda Ingelesa Linda Martin "Why Me?" Zergatik ni? 1 155
18  Danimarka Daniera Kenny Lübcke & Lotte Nilsson "Alt det som ingen ser" Inork ikusten ez dioten gauza guztiak 12 47
19  Italia Italiera Mia Martini "Rapsodia" 4 111
20  Jugoslavia Serbiera Extra Nena "Ljubim te pesmama" (Љубим те песмама) Abestiekin ematen dizkizut musuak 13 44
21  Norvegia Norvegiera Merethe Trøan "Visjoner" Ikuskerak 18 23
22  Alemania Alemana Wind "Träume sind für alle da" Ametsak denontzat daude hor 16 27
23  Herbehereak Nederlandera Humphrey Campbell "Wijs me de weg" Ireki begiak 9 67

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1992ko Eurovision Abesti Lehiaketa