2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 18, 2006
Finala Maiatzaren 20, 2006
Egoitza O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio, Atenas
Aurkezlea(k) Maria Menounos
Sakis Rouvas
Antolatzailea Ellinikí Radiofonía Tileórasi (ERT)
Partaide kopurua 37
Irabazlea "Hard Rock Hallelujah"
Lordi
 Finlandia

2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 51. edizioa izan zen. Atenaseko O.A.C.A. Olympiako Klisto Gymnastirio aretoan ospatu zen, Grezian. Finalerdia maiatzaren 18an jokatu zen, eta finala maiatzaren 20an. Aurkezleak Maria Menounos eta Sakis Rouvas (2004ko greziar ordezkaria) izan ziren.

Garailea Finlandiako Lordi taldea izan zen, "Hard Rock Hallelujah" abestiarekin. Finlandiaren lehen garaipena izan zen. Aurreko pop irabazleengandik aldentzen zen hard rock generoagatik eta taldearen munstro-janzkerengatik nabarmendu zen Lordiren garaipena.

Hogeita hamazazpi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino bi gutxiago. Armeniak lehen agerpena egin zuen. Bestalde, Austria eta Hungariak partaidetza eten zuten. Serbia eta Montenegrok parte hartzeko izena eman ostean utzi zuen lehiaketa, ordezkaritza hautatzeko prozesuan Serbia eta Montenegroko telebista-erakundeen artean desadostasuna azaleratu zelako; hala ere, botoa emateko eskubidea gorde zion Europako Irrati-Telebista Batasunak Serbia eta Montenegrori.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Armenia Ingelesa André "Without Your Love" Zure maitasunik gabe 6 150
02  Bulgaria Ingelesa Mariana Popova "Let Me Cry" Utz nazazu negar egiten 17 36
03  Eslovenia Ingelesa Anžej Dežan "Mr Nobody" Ezdeus 16 49
04  Andorra Katalana Jenny "Sense tu" Zu gabe 23 8
05  Bielorrusia Ingelesa Polina Smolova "Mum" Ama 22 10
06  Albania Albaniera Luiz Ejlli "Zjarr e ftohtë" Sua eta hotza 14 58
07  Belgika Ingelesa Kate Ryan "Je t'adore" Biziki maite zaitut 12 69
08  Irlanda Ingelesa Brian Kennedy "Every Song Is a Cry for Love" Abesti oro maitasun eskakizun bat da 9 79
09  Zipre Ingelesa Annet Artani "Why Angels Cry" Zergatik egiten dute negar aingeruek 15 57
10  Monako Frantsesa, Tahitiera Séverine Ferrer "La Coco-Dance" Koko-dantza 21 14
11  Mazedonia Ingelesa, Mazedoniera Elena Risteska "Ninanajna" (Нинанајна) 10 76
12  Polonia Ingelesa, Poloniera, Alemana, Errusiera[fe 1] Ich Troje feat. Real McCoy "Follow My Heart" Nire bihotza jarraitu 11 70
13  Errusia Ingelesa Dima Bilan "Never Let You Go" Inoiz ez dizut joaten utziko 3 217
14  Turkia Turkiera, Ingelesa Sibel Tüzün "Süper Star" Superrizarra 8 91
15  Ukraina Ingelesa Tina Karol "Show Me Your Love" Erakutsi nazazu zure maitasuna 7 146
16  Finlandia Ingelesa Lordi "Hard Rock Hallelujah" Hard rock aleluia 1 292
17  Herbehereak Ingelesa, Hizkuntza eraikia Treble "Amambanda" 20 22
18  Lituania Ingelesa[fe 2] LT United "We Are the Winners" Geu gara irabazleak 5 163
19  Portugal Portugesa, Ingelesa Nonstop "Coisas de nada" Huskeriak 19 26
20  Suedia Ingelesa Carola "Invincible" Garaiezina 4 214
21  Estonia Ingelesa Sandra Oxenryd "Through My Window" Nire leihotik 18 28
22  Bosnia-Herzegovina Bosniera Hari Mata Hari "Lejla" 2 267
23  Islandia Ingelesa Silvia Night "Congratulations" Zorionak 13 62
  1. Lerro batzuk gaztelaniaz ere.
  2. Lerro batzuk frantsesez ere.

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Suitza Ingelesa six4one "If We All Give a Little" Denok pixka bat ematen badugu 16 30
02  Moldavia Ingelesa[f 1] Arsenium feat. Natalia Gordienko "Loca" Ero 20 22
03  Israel Hebreera, Ingelesa Eddie Butler "Together We Are One" Elkarrekin bat gara 23 4
04  Letonia Ingelesa Vocal Group Cosmos "I Hear Your Heart" Zure bihotza entzuten dut 16 30
05  Norvegia Norvegiera Christine Guldbrandsen "Alvedansen" Elfoen dantza 14 36
06  Espainia Gaztelania Las Ketchup "Un Blodymary" Bloody Mary bat 21 18
07  Malta Ingelesa Fabrizio Faniello "I Do" Baietz 24 1
08  Alemania Ingelesa Texas Lightning "No No Never" Ez ez inoiz 15 36
09  Danimarka Ingelesa Sidsel Ben Semmmane "Twist of Love" Maitasun twist-a 18 26
10  Errusia Ingelesa Dima Bilan "Never Let You Go" Inoiz ez dizut joaten utziko 2 248
11  Mazedonia Ingelesa, Mazedoniera Elena Risteska "Ninanajna" (Нинанајна) 12 56
12  Errumania Ingelesa, Italiera Mihai Trăistariu "Tornerò" Itzuliko naiz 4 172
13  Bosnia-Herzegovina Bosniera Hari Mata Hari "Lejla" 3 229
14  Lituania Ingelesa[f 2] LT United "We Are the Winners" Geu gara irabazleak 6 162
15  Erresuma Batua Ingelesa Daz Sampson "Teenage Life" Nerabeen bizitza 19 25
16  Grezia Ingelesa Anna Vissi "Everything" Dena 9 128
17  Finlandia Ingelesa Lordi "Hard Rock Hallelujah" Hard rock aleluia 1 292
18  Ukraina Ingelesa Tina Karol "Show Me Your Love" Erakutsi nazazu zure maitasuna 7 145
19  Frantzia Frantsesa Virginie Pouchain "Il était temps" Denbora zen 22 5
20  Kroazia Kroaziera Severina "Moja štikla" Nire orpoa 12 56
21  Irlanda Ingelesa Brian Kennedy "Every Song Is a Cry for Love" Abesti oro maitasun eskakizun bat da 10 93
22  Suedia Ingelesa Carola "Invincible" Garaiezina 5 170
23  Turkia Turkiera, Ingelesa Sibel Tüzün "Süper Star" Superrizarra 11 91
24  Armenia Ingelesa André "Without Your Love" Zure maitasunik gabe 8 129
  1. Hitz batzuk gaztelaniaz.
  2. Lerro batzuk frantsesez ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2006ko Eurovision Abesti Lehiaketa