2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finalerdia Maiatzaren 19, 2005
Finala Maiatzaren 21, 2005
Egoitza Palats Sportu, Kiev
Aurkezlea(k) Maria Efrosinina
Pavlo Shylko
Antolatzailea Natsionalna Suspilna Teleradiokompaniya Ukrayiny (NTU)
Partaide kopurua 39
Irabazlea "My Number One"
Helena Paparizou
 Grezia

2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 50. edizioa izan zen. Kieveko Palats Sportu aretoan ospatu zen, Ukrainan. Finalerdia maiatzaren 19an jokatu zen, eta finala maiatzaren 21ean. Aurkezleak Maria Efrosinina eta Pavlo Shylko izan ziren.

Garailea Greziako Helena Paparizou izan zen, "My Number One" abestiarekin. Greziaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita hemeretzi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hiru gehiago. Bulgaria eta Moldaviak lehen agerpena egin zuten, eta Hungaria sei urteko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak finalerdi bat eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta beraiez aparte, aurreko edizioko lehen hamar sailkatuak zuzenki agertu ziren finalean. Gainontzako herrialdeek finalerdian jokatu zituzten finalerako hamar pase.

Finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Austria Ingelesa, Gaztelania Global.Kryner "Y así" Eta horrela 21 30
02  Lituania Ingelesa Laura & The Lovers "Little by Little" Pixkanaka-pixkanaka 25 17
03  Portugal Portugesa, Ingelesa 2B "Amar" Maitatzea 17 51
04  Moldavia Ingelesa, Errumaniera Zdob și Zdub "Boonika bate doba" Amonak danborra jotzen du 2 207
05  Letonia Ingelesa Walters & Khaza "The War Is Not Over" Gerra ez da amaitu 10 85
06  Monako Frantsesa Lise Darly "Tout de moi" Dudan guztia 24 22
07  Israel Hebreera, Ingelesa Shiri Maimon "Hasheket Shenish'ar" (השקט שנשאר) Geratzen den isiltasuna 7 158
08  Bielorrusia Ingelesa Angelica Agurbash "Love Me Tonight" Maite nazazu gaur gauean 13 67
09  Herbehereak Ingelesa Glennis Grace "My Impossible Dream" Nire ezinezko ametsa 14 53
10  Islandia Ingelesa Selma "If I Had Your Love" Zure maitasuna banu 16 52
11  Belgika Frantsesa Nuno Resende "Le grand soir" Gau handia 22 29
12  Estonia Ingelesa Suntribe "Let's Get Loud" Hots egin dezagun 20 31
13  Norvegia Ingelesa Wig Wam "In My Dreams" Nire ametsetan 6 164
14  Errumania Ingelesa Luminița Anghel & Sistem "Let Me Try" Utzi saiatzen 1 235
15  Hungaria Hungariera NOX "Forogj, világ!" Bira egin, mundua! 5 167
16  Finlandia Ingelesa Geir Rönning "Why?" Zergatik? 18 50
17  Mazedonia Ingelesa Martin Vučić "Make My Day" Alaitu nire eguna 9 97
18  Andorra Katalana Marian van de Wal "La mirada interior" Barneko begirada 23 27
19  Suitza Ingelesa Vanilla Ninja "Cool Vibes" Sentsazio apartak 8 114
20  Kroazia Kroaziera Boris Novković feat. Lado Members "Vukovi umiru sami" Otsoak bakarrik hiltzen dira 4 169
21  Bulgaria Ingelesa Kaffe "Lorraine" 19 49
22  Irlanda Ingelesa Donna & Joe "Love?" Maitasuna? 14 53
23  Eslovenia Esloveniera Omar Naber "Stop" Geldi 12 69
24  Danimarka Ingelesa Jakob Sveistrup "Talking to You" Zuri hitz egiten dizut 3 185
25  Polonia Poloniera, Errusiera Ivan & Delfin "Czarna dziewczyna" Neska beltzarana 11 81

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Hungaria Hungariera NOX "Forogj, világ!" Bira egin, mundua! 12 97
02  Erresuma Batua Ingelesa Javine "Touch My Fire" Ukitu nire sua 22 18
03  Malta Ingelesa Chiara "Angel" Aingerua 2 192
04  Errumania Ingelesa Luminița Anghel & Sistem "Let Me Try" Utzi saiatzen 3 158
05  Norvegia Ingelesa Wig Wam "In My Dreams" Nire ametsetan 9 125
06  Turkia Turkiera Gülseren "Rimi Rimi Ley" 13 93
07  Moldavia Ingelesa, Errumaniera Zdob și Zdub "Boonika bate doba" Amonak danborra jotzen du 6 148
08  Albania Ingelesa Ledina Çelo "Tomorrow I Go" Bihar banoa 16 53
09  Zipre Ingelesa Constantinos Christoforou "Ela Ela" 18 46
10  Espainia Gaztelania Son de Sol "Brujería" Sorginkeria 21 28
11  Israel Hebreera, Ingelesa Shiri Maimon "Hasheket Shenish'ar" (השקט שנשאר) Geratzen den isiltasuna 4 154
12  Serbia eta Montenegro Montenegroera No Name "Zauvijek moja" (Заувијек моја) Betirako nirea 7 137
13  Danimarka Ingelesa Jakob Sveistrup "Talking to You" Zuri egiten dizut hitz 9 125
14  Suedia Ingelesa Martin Stenmarck "Las Vegas" 19 30
15  Mazedonia Ingelesa Martin Vučić "Make My Day" Alaitu nire eguna 17 52
16  Ukraina Ukrainiera, Ingelesa[f 1] GreenJolly "Razom nas bahato" (Разом нас багато) Herri batua 19 30
17  Alemania Ingelesa Gracia "Run and Hide" Ihes egin eta ezkutatu 24 4
18  Kroazia Kroaziera Boris Novković feat. Lado Members "Vukovi umiru sami" Otsoak bakarrik hiltzen dira 11 115
19  Grezia Ingelesa Helena Paparizou "My Number One" Nire txapelduna 1 230
20  Errusia Ingelesa Natalia Podolskaya "Nobody Hurt No One" Inork ez zuen inor zauritu 15 57
21  Bosnia-Herzegovina Ingelesa Feminnem "Call Me" Dei iezadazu 14 79
22  Suitza Ingelesa Vanilla Ninja "Cool Vibes" Aparteko sentsazioak 8 128
23  Letonia Ingelesa Walters & Khaza "The War Is Not Over" Gerra ez da amaitu 5 153
24  Frantzia Frantsesa Ortal "Chacun pense à soi" Bakoitzak bere buruan pentsatzen du 23 11
  1. Lerro batzuk txekieraz, frantsesez, polonieraz, errusieraz eta gaztelaniaz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]