1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 18, 1996
Egoitza Oslo Spektrum, Oslo
Aurkezlea(k) Ingvild Bryn
Morten Harket
Antolatzailea Norsk rikskringkasting (NRK)
Partaide kopurua 23
Irabazlea "The Voice"
Eimear Quinn
 Irlanda

1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 41. edizioa izan zen. Osloko Spektrum aretoan ospatu zen, Norvegian, maiatzaren 18an. Aurkezleak Ingvild Bryn eta Morten Harket (A-ha taldeko abeslari bezala ospetsua) izan ziren.

Garailea Irlandako Eimear Quinn izan zen, "The Voice" kantuarekin. Irlandaren zazpigarren garaipena izan zen, jadanik eskuan zaukan garaipen kopuru errekorra handituz. Bost urteren buruan laugarren aldiz irabazi zuen Irlandak.

Edizio honetan, Europako Irrati-Telebista Batasunak ateak itxitako sailkapen-fase bat antolatu zuen herrialde partaide potentzialen kopurua (hogeita bederatzi) hogeita hirutara murriztu ahal izateko. Alemania, Danimarka, Errusia, Hungaria eta Israelek ez zuten sailkapen-fasea gainditu, eta ezta Mazedoniako Errepublikak, honen lehen agerraldia izan zitekeenean. Bestalde, Eslovakia, Estonia, Finlandia, Herbehereak eta Suitzak telebistazko finalera itzultzea lortu zuten.

Sailkapen-fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen-fasean hogeita bederatzi herrialde izan ziren partaide. Herrialde antolatzailea, Norvegia, zuzenki sailkatua zegoen. Ez zen telebistaz emandako ikuskizuna izan, ateak itxita egin zen, eta herrialde ezberdinetako epaimahaiek entzunezko grabazioak izan zituzten eskura botoak erabakitzeko. Sailkapena lortu zuten hogeita bi herrialdeak azpimarratuta daude taulan:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Austria Vorarlbergera George Nussbaumer "Weil's dr guat got" Ondo sentitzen zarelako 6 80
02  Bosnia-Herzegovina Bosniera Amila Glamočak "Za našu ljubav" Gure maitasunagatik 21 29
03  Belgika Nederlandera Lisa del Bo "Liefde is een kaartspel" Maitasuna karta-joko bat da 12 45
04  Suitza Frantsesa Kathy Leander "Mon cœur l'aime" Nire bihotzak maite du 8 67
05  Zipre Greziera Constantinos "Mono gia mas" (Μόνο για μας) Geuretzat bakarrik 15 42
06  Alemania Alemana Leon "Planet of Blue" Urdin planeta 24 24
07  Danimarka Daniera Dorthe Andersen & Martin Loft "Kun med dig" Zurekin bakarrik 25 22
08  Estonia Estoniera Maarja-Liis Ilus & Ivo Linna "Kaelakee hääl" Koilare baten soinua 5 106
09  Espainia Gaztelania Antonio Carbonell "¡Ay, qué deseo!" Ai, nolako irrika! 14 43
10  Finlandia Finlandiera Jasmine "Niin kaunis on taivas" Hain ederra da zerua 22 26
11  Frantzia Bretainiera Dan Ar Braz & l'Héritage des Celtes "Diwanit Bugale" Jaio daitezela haurrak 11 55
12  Erresuma Batua Ingelesa Gina G "Ooh Aah... Just a Little Bit" Uh, ah... pixka bat bakarrik 3 153
13  Grezia Greziera Marianna Efstratiou "Emis forame to himona anixiatika" (Εμείς φοράμε το χειμώνα ανοιξιάτικα) Udaberriko arropa janzten dugu neguan 12 45
14  Kroazia Kroaziera Maja Blagdan "Sveta ljubav" Maitasun sakratua 19 30
15  Hungaria Hungariera Gjon Delhusa "Fortuna" 23 26
16  Irlanda Ingelesa Eimear Quinn "The Voice" Ahotsa 2 198
17  Israel Hebreera Galit Bell "Shalom Olam" (שלום עולם) Kaixo mundua 28 12
18  Islandia Islandiera Anna Mjöll "Sjúbídú" 10 59
19  Mazedonia Mazedoniera Kaliopi "Samo ti" (Само ти) Zu bakarrik 26 14
20  Malta Ingelesa Miriam Christine "In a Woman's Heart" Emakume baten bihotzean 4 138
21  Herbehereak Nederlandera Maxine & Franklin Brown "De eerste keer" Lehen aldia 9 63
22  Polonia Poloniera Kasia Kowalska "Chcę znać swój grzech..." Nire bekatua jakin nahi dut 15 42
23  Portugal Portugesa Lúcia Moniz "O meu coração não tem cor" Nire bihotzak ez du kolorerik 18 32
24  Errumania Errumaniera Monica Anghel & Sincron "Rugă pentru pacea lumii" Munduaren bakearengatik otoitza 29 11
25  Errusia Errusiera Andrey Kosinskiy "Ya eto ya" (Я это я) Naizena naiz 26 14
26  Suedia Suediera One More Time "Den vilda" Basatia 1 227
27  Eslovenia Esloveniera Regina "Dan najlepših sanj" Amets ederrenaren eguna 19 30
28  Eslovakia Eslovakiera Marcel Palonder "Kým nás máš" Zurekin gaitzazula 17 38
29  Turkia Turkiera Şebnem Paker "Beşinci Mevsim" Bosgarren urtaroa 7 69

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Turkia Turkiera Şebnem Paker "Beşinci Mevsim" Bosgarren urtaroa 12 57
02  Erresuma Batua Ingelesa Gina G "Ooh Aah... Just a Little Bit" Uh, ah... pixka bat bakarrik 8 77
03  Espainia Gaztelania Antonio Carbonell "¡Ay, qué deseo!" Ai, nolako irrika! 20 17
04  Portugal Portugesa Lúcia Moniz "O meu coração não tem cor" Nire bihotzak ez du kolorerik 6 92
05  Zipre Greziera Constantinos "Mono gia mas" (Μόνο για μας) Geuretzat bakarrik 9 72
06  Malta Ingelesa Miriam Christine "In a Woman's Heart" Emakume baten bihotzean 10 68
07  Kroazia Kroaziera Maja Blagdan "Sveta ljubav" Maitasun sakratua 4 98
08  Austria Vorarlbergera George Nussbaumer "Weil's dr guat got" Ondo sentitzen zarelako 10 68
09  Suitza Frantsesa Kathy Leander "Mon cœur l'aime" Nire bihotzak maite du 16 22
10  Grezia Greziera Marianna Efstratiou "Emis forame to himona anixiatika" (Εμείς φοράμε το χειμώνα ανοιξιάτικα) Udaberriko arropa janzten dugu neguan 14 36
11  Estonia Estoniera Maarja-Liis Ilus & Ivo Linna "Kaelakee hääl" Koilare baten soinua 5 94
12  Norvegia Norvegiera Elisabeth Andreassen "I evighet" Betikotasunerako 2 114
13  Frantzia Bretainiera Dan Ar Braz & l'Héritage des Celtes "Diwanit Bugale" Jaio daitezela haurrak 19 18
14  Eslovenia Esloveniera Regina "Dan najlepših sanj" Amets ederrenaren eguna 21 16
15  Herbehereak Nederlandera Maxine & Franklin Brown "De eerste keer" Lehen aldia 7 78
16  Belgika Nederlandera Lisa del Bo "Liefde is een kaartspel" Maitasuna karta-joko bat da 16 22
17  Irlanda Ingelesa Eimear Quinn "The Voice" Ahotsa 1 162
18  Finlandia Finlandiera Jasmine "Niin kaunis on taivas" Hain ederra da zerua 23 9
19  Islandia Islandiera Anna Mjöll "Sjúbídú" 13 51
20  Polonia Poloniera Kasia Kowalska "Chcę znać swój grzech..." Nire bekatua jakin nahi dut 15 31
21  Bosnia-Herzegovina Bosniera Amila Glamočak "Za našu ljubav" Gure maitasunagatik 22 13
22  Eslovakia Eslovakiera Marcel Palonder "Kým nás máš" Zurekin gaitzazula 18 19
23  Suedia Suediera One More Time "Den vilda" Basatia 3 100

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1996ko Eurovision Abesti Lehiaketa