Edukira joan

2016ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2016ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 10, 2016
Bigarren finalerdia Maiatzak 12, 2016
Finala Maiatzak 14, 2016
Egoitza Globen Arena, Stockholm
Aurkezlea(k) Petra Mede
Måns Zelmerlöw
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 42
Itzulerak  Bosnia-Herzegovina
 Bulgaria
 Kroazia
 Ukraina
Erretiratuak  Errumania
 Portugal
Irabazlea "1944"
Jamala
 Ukraina
Globen Arena, lehiaketaren egoitza. 2000. urteko Eurovision ere jaso zuen.
Jamala "1944" abesten lehiaketaren eszenatokian.

2016ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 61. edizioa izan zen. Stockholmeko Globen Arena aretoan ospatu zen, Suedian. Eurovision Suedian ospatzen den seigarren aldia izan zen, azkenengoz 2013an Malmö hirian ospatu zelarik. Stockholmen hirugarren aldiz ospatu zen. Finalerdiak maiatzak 10 eta 12an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 14an. Aurkezleak Petra Mede, 2013ko auzkezle izandakoa, eta Måns Zelmerlöw, aurreko urteko lehiaketako garailea, izan ziren.

Abestien sailkapena egiteko puntu sistemak 1975eko ediziotik izan duen aldaketa nabarmenena izan zuen. Azkenengo urteetan herrialde bakoitzak 12, 10, 8-1 zizkion hamar abesti gustokoenei, tokiko epaimahi profesional baten eta ikusleen telebozketaren sailkapenak %50ean konbinatzearen ondorio. 2016tik aurrera, herrialdez herrialdeko epaimahi bakoitzak, alde batetik, eta telebozketa bakoitzak, bestetik, guztiz bereizeita, 12, 10, 8-1 puntu ematen ditu. Horrela, herrialde bakoitzak bi aldiz ematen ditu 12, 10, 8-1 puntu.

Lehiaketako garailea Jamala bakarlari tatariar-ukrainarra izan zen, "1944" kantuarekin. Abestiak 1940. hamarkadan Sobietar Batasunak Krimeako tatariarrak herbesteratzeaz hitz egiten du, eta honek polemika piztu zuen. Lehiaketaren arauen arabera abestiek ezin dituzte mezu politikoak eduki olerkietan, eta Errusiak abestiaren bere ustezko natura politikoa salatua zuen Krimea Errusiara atxikitzearen gatazkarekin uztartuz. Europako Irrati-Telebista Batasunak abestia aztertu ostean parte hartu zezakeela erabaki zuen ostera, gertaera historikoez hitz egiten duela epaituz. Polemika areagotu egin zen, botoak aurkezteko orduan, azkeneko momentuan, Ukraina eta Errusia baitziren garaipena lortu zezaketeen bi herrialde bakarrak.

Ukrainak lortutako bigarren garaipena izan zen, aurretik 2004an irabazi zuelarik. Kantuaren errepika Krimeako tatareraz izanik, hizkuntza hau Eurovisionen entzuten zen lehen aldian, 2007tik lehenik guztiz ingelesez ez zegoen abesti batek irabazi zuen. Bigarren postua Australiako ordezkaria zen Dami Im-entzat izan zen, "Sound of Silence" kantuarekin, epaimahi profesionalen gustokoena izan zelarik. Errusia ordezkatzen zuen Sergey Lazarev, "You Are the Only One" kantuarekin, hirugarren izan zen, telebozketaren gustokoena izan zelarik.

42 herrialde izan ziren partaide guztira. Bosnia-Herzegovina lehiaketara itzuli zen hiru urteko eten baten ostean, eta baita Bulgaria eta Kroazia, bi urte ostean, eta Ukraina, urte baten ostean. Bestalde Portugalek partaidetzari uko egin zion. Australiak aurreko urtean ezohiko gonbidapena jaso zuen Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik lehiaketaren 60. urtebetetzea ospatzeko, eta partaidetzaren arrakastaren ondorioz, berriz ere gonbidapena luzatu zitzaion. Hasiera batean Errumaniak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, baina lehiaketatik kanpo utzi zen telebista errumaniarrak Europako Irrati-Telebista Batasunarekin zeukan zor ekonomikoa zela eta.

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Suedia) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortuko zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, eta Frantzia eta Suediari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Finlandia Ingelesa Sandhja "Sing It Away" Abestu ezazu 15 51
02  Grezia Ingelesa, Greziera Pontikoa Argo "Utopian Land" Lurralde utopikoa 16 44
03  Moldavia Ingelesa Lidia Isac "Falling Stars" Izar iheskorrak 17 33
04  Hungaria Ingelesa Freddie "Pioneer" Aitzindaria 4 197
05  Kroazia Ingelesa Nina Kraljić "Lighthouse" Itsasargia 10 133
06  Herbehereak Ingelesa Douwe Bob "Slow Down" Moteldu 5 197
07  Armenia Ingelesa Iveta Mukuchyan "LoveWave" Maitasun-olatua 2 243
08  San Marino Ingelesa Serhat "I Didn't Know" Ez nekien 12 68
09  Errusia Ingelesa Sergey Lazarev "You Are the Only One" Zeu zara bakarra 1 342
10  Txekia Ingelesa Gabriela Gunčíková "I Stand" Zutik nago 9 161
11  Zipre Ingelesa Minus One "Alter Ego" 8 164
12  Austria Frantsesa Zoë "Loin d'ici" Hemendik urrun 7 170
13  Estonia Ingelesa Jüri Pootsmann "Play" Jokatu 18 24
14  Azerbaijan Ingelesa Samra "Miracle" Miraria 6 185
15  Montenegro Ingelesa Highway "The Real Thing" Benetakoa 13 60
16  Islandia Ingelesa Greta Salóme "Hear Them Calling" Deika entzuten ditut 14 51
17  Bosnia-Herzegovina Bosniera Dalal & Deen feat. Ana Rucner & Jala "Ljubav je" Maitasuna da 11 104
18  Malta Ingelesa Ira Losco "Walk on Water" Ur gainean ibili 3 209

Bigarren finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, eta Erresuma Batua eta Italiari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Letonia Ingelesa Justs "Heartbeat" Bihotz-taupada 8 132
02  Polonia Ingelesa Michał Szpak "Color of Your Life" Zure bizitzaren kolorea 6 151
03  Suitza Ingelesa Rykka "The Last of Our Kind" Gure gisako azkena 18 28
04  Israel Ingelesa Hovi Star "Made of Stars" Izarrez egina 7 147
05  Bielorrusia Ingelesa Ivan "Help You Fly" Hegan egiten lagunduko dizut 12 84
06  Serbia Ingelesa Sanja Vučić ZAA "Goodbye (Shelter)" Agur (Babeslekua) 10 105
07  Irlanda Ingelesa Nicky Byrne "Sunlight" Eguzki-argia 15 46
08  Mazedonia Mazedoniera Kaliopi "Dona" (Дона) 11 88
09  Lituania Ingelesa Donny Montell "I've Been Waiting for This Night" Gau honen zain egon naiz 4 222
10  Australia Ingelesa Dami Im "Sound of Silence" Isiltasunaren soinua 1 330
11  Eslovenia Ingelesa ManuElla "Blue and Red" Urdina eta gorria 14 57
12  Bulgaria Ingelesa, Bulgariera Poli Genova "If Love Was a Crime" Maitasuna krimena balitz 5 220
13  Danimarka Ingelesa Lighthouse X "Soldiers of Love" Maitasunaren soldaduak 17 34
14  Ukraina Ingelesa, Krimeera Jamala "1944" 2 287
15  Norvegia Ingelesa Agnete "Icebreaker" Izotz-hauslea 13 63
16  Georgia Ingelesa Nika Kocharov & Young Georgian Lolitaz "Midnight Gold" Gauerdiko urrea 9 123
17  Albania Ingelesa Eneda Tarifa "Fairytale" Maitagarri-ipuina 16 45
18  Belgika Ingelesa Laura Tesoro "What's the Pressure" Zer presa dago? 3 274

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.

Artista partaideez gain, Justin Timberlake nazioarteko izarrak "Rock Your Body" eta "Can't Stop the Feeling!" abestu zituen. Gainera, aurkezleek "Love Love Peace Peace" Eurovisionen parodia abestu zuten, eta aurreko urteko irabazle izan zen Måns Zelmerlöwek "Fire in the Rain" eta "Heroes" abestu zituen.

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Belgika Ingelesa Laura Tesoro "What's the Pressure" Zer presa dago? 10 181
02  Txekia Ingelesa Gabriela Gunčíková "I Stand" Zutik nago 25 41
03  Herbehereak Ingelesa Douwe Bob "Slow Down" Moteldu 11 153
04  Azerbaijan Ingelesa Samra "Miracle" Miraria 17 117
05  Hungaria Ingelesa Freddie "Pioneer" Aitzindaria 19 108
06  Italia Italiera, Ingelesa Francesca Michielin "No Degree of Separation" Banantze-gradurik gabe 16 124
07  Israel Ingelesa Hovi Star "Made of Stars" Izarrez egina 14 135
08  Bulgaria Ingelesa, Bulgariera Poli Genova "If Love Was a Crime" Maitasuna krimena balitz 4 307
09  Suedia Ingelesa Frans "If I Were Sorry" Sentituko banu 5 261
10  Alemania Ingelesa Jamie-Lee "Ghost" Mamua 26 11
11  Frantzia Frantsesa, Ingelesa Amir "J'ai cherché" Bila ibili naiz 6 257
12  Polonia Ingelesa Michał Szpak "Color of Your Life" Zure bizitzaren kolorea 8 229
13  Australia Ingelesa Dami Im "Sound of Silence" Isiltasunaren soinua 2 511
14  Zipre Ingelesa Minus One "Alter Ego" 21 96
15  Serbia Ingelesa Sanja Vučić ZAA "Goodbye (Shelter)" Agur (Babeslekua) 18 115
16  Lituania Ingelesa Donny Montell "I've Been Waiting for This Night" Gau honen zain egon naiz 9 200
17  Kroazia Ingelesa Nina Kraljić "Lighthouse" Itsasargia 23 73
18  Errusia Ingelesa Sergey Lazarev "You Are the Only One" Zeu zara bakarra 3 491
19  Espainia Ingelesa Barei "Say Yay!" Esan yay! 22 77
20  Letonia Ingelesa Justs "Heartbeat" Bihotz-taupada 15 132
21  Ukraina Ingelesa, Krimeera Jamala "1944" 1 534
22  Malta Ingelesa Ira Losco "Walk on Water" Ur gainean ibili 12 153
23  Georgia Ingelesa Nika Kocharov & Young Georgian Lolitaz "Midnight Gold" Gauerdiko urrea 20 104
24  Austria Frantsesa Zoë "Loin d'ici" Hemendik urrun 13 151
25  Erresuma Batua Ingelesa Joe & Jake "You're Not Alone" Ez zaude bakarrik 24 62
26  Armenia Ingelesa Iveta Mukuchyan "LoveWave" Maitasun-olatua 7 249

Ikurrinaren debekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko apirilaren 29ean, ekitaldirako sarrerak erosteko webgunean, antolatzaileek aretoan sartzeko «espresuki» debekatutako banderen zerrenda bat argitaratu zuten, beraien artean ikurrina agertzen zelarik, estaturik gabeko herrialde edo errekonozimendurik gabeko estatueen bandera batzuekin batera eta baita Estatu Islamikoa talde armatuaren banderarekin batera.[1] Honek oihartzun handia izan zuen Euskal Herriko hedabideetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politiko nagusi guztiek bere kexua azaldu zuten. EH Bilduren Espainiar Kongresuko ordezkariek Madrilgo Suediar Anbaxadorearekin hitzordu bat eskatu zuten "ikurrinaren kriminalizazioa" salatuz. Iñigo Urkullu lehendakariak errektifikazioa eskatu zuen eta Espainiak erantzun emateko lehiaketa uztea "ez legokeela gaizki" iradoki zuen. Espainiar Estatuan ere oihartzuna izan zuen debekuak, Espainiako Gobernuak bandera "legezko, legitimo eta konstituziozko" bati errespetua eskatuz, eta baita errektifikazio bat.

Europako Irrati-Telebista Batasunak protestei lehenik emandako erantzuna aretoan Nazio Batuen Erakundean kide diren herrialdeen banderak, Europar Batasunarena eta LGBT kolektiboen "ostadar" bandera besterik onartzen ez dituela izan zen, eta zerrendak onartuta ez zeuden banderen "adibide" batzuk besterik erakusten zituela. Beranduago dokumentua argitaratzeko intentziorik ez zeukatela esan zuen, eta zerrenda selektibo bat argitaratzearen "sentsibilitate" gabezia onartu zuen, barkamena eskatuz "irainduta" sentitutako guztiei. Sarrera salmenta zerbitzuari bandera "adibideen" zerrenda webgunetik "berehala" erretiratzeko eskatu zion erakunde antolatzaileak, baina bandera politika orokorra berdin mantendu zen.

Azkenik, maiatzak 6an, Europako Irrati-Telebista Batasunak banderen politika erlaxatzea adostu zuen, eta partaide diren abeslarien lurralde eta probintzietako banderak baimentzeaz gain, beste banderak ere "tolerantziaz" onartzea erabaki zen, eramaleek lehiaketaren "politikotasun eza" errespetatzen badute eta telebista kameren ikuspegiari nahita oztopatzen ez badute.[2]

Hala eta guztiz ere, zale euskaldun batzuek arazoak izan zituzten finalean ikurrina eramateagatik. Antolakuntzako segurtasun zerbitzuak ikurrina kendu zioten eta aretoa uztera behartzen saiatu ziren. Zaleek momentuan Espainiako enbaxadara deitu zuten eta Espainiako kontsula bertan izanik, honen esku-hartzearen bitarte, ikurrina bueltatzea eta bere lekuen gelditu ahal izatea lortu zuten. Espainiako enbaxadak jarraian salaketa formal bat jarri zuen antolakuntzaren aurka. Beste zale euskaldun batzuek ez zuten arazorik izan ikurrinarekin aretora sartzeko eta saio emisioaren une batzuetan ikurrina ikusi ahal izan zen jendartean une batzuetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]