1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 24, 1982
Egoitza Harrogate International Centre, Harrogate
Aurkezlea(k) Jan Leeming
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 18
Irabazlea "Ein bißchen Frieden"
Nicole
 Alemania

1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 27. edizioa izan zen. Harrogateko Harrogate International Centre erakustazokan ospatu zen, Erresuma Batuan, apirilaren 24an. Aurkezlea Jan Leeming izan zen.

Garailea Alemaniako Nicole izan zen, "Ein bißchen Frieden" kantuarekin. Alemaniaren (orduan berez Mendebaldeko Alemania zen partaide) lehen garaipena izan zen.

Hemezortzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko urtean baina bi gutxiagok. Frantziako TF1 kateak lehiaketa uztea erabaki zuen, ekitaldiaren "talentu eta kalitate falta" arrazoituz, eta hurrengo edizioan hasita Antenne 2-k hartuko zuen Frantziaren partaidetzaren ardura. Grezia Themis Adamantidisen "Sarantapente Kopelies" abestiak ordezkatu behar zuen, baina bertan behera utzi zuten partaidetza aste batzuk lehenago.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Portugal Portugesa Doce "Bem bom" Oso ondo 13 32
02  Luxenburgo Frantsesa Svetlana "Cours après le temps" Denbora kontrako lasterketa 6 78
03  Norvegia Norvegiera Jahn Teigen & Anita Skorgan "Adieu" Agur 12 40
04  Erresuma Batua Ingelesa Bardo "One Step Further" Pauso bat haratago 7 76
05  Turkia Turkiera Neco "Hani?" Non? 15 20
06  Finlandia Finlandiera Kojo "Nuku pommiin" Lo gehiegi eginda 18 0
07  Suitza Frantsesa Arlette Zola "Amour on t'aime" Maite zaitugu maitasuna 3 97
08  Zipre Greziera Anna Vissi "Mono i agapi" (Μόνο η αγάπη) Maitasuna besterik ez 5 85
09  Suedia Suediera Chips "Dag efter dag" Egunez egun 8 67
10  Austria Alemana Mess "Sonntag" Igandea 9 57
11  Belgika Frantsesa Stella "Si tu aimes ma musique" Nire musika gustoko baduzu 4 96
12  Espainia Gaztelania Lucía "Él" Bera 10 52
13  Danimarka Daniera Brixx "Video, Video" Bideoa, bideoa 17 5
14  Jugoslavia Serbiera Aska "Halo, halo" (Хало, хало) Esan, esan 14 21
15  Israel Hebreera Avi Toledano "Hora" (הורה) 2 100
16  Herbehereak Nederlandera Bill van Dijk "Jij en ik" Zu eta ni 16 8
17  Irlanda Ingelesa The Duskeys "Here Today Gone Tomorrow" Gaur hemen bihar joanak 11 49
18  Alemania Alemana Nicole "Ein bißchen Frieden" Bake pixka bat 1 161

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa