1980ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1980ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 19, 1980
Egoitza Nederlands Congresgebouw, Haga
Aurkezlea(k) Marlous Fluitsma
Antolatzailea Nederlandse Omroep Stichting (NOS)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "What's Another Year"
Johnny Logan
 Irlanda

1980ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 25. edizioa izan zen. Hagako Nederlands Congresgebouw erakustazokan ospatu zen, Herbeheretan, apirilaren 19an. Aurkezlea Marlous Fluitsma izan zen.

Israelek bigarren urte jarraiez irabazi eta gastuagatik uko egin ostean, Nederlandse Omroep Stichting (NOS) herbeheretar telebista erakundeak hartu zuen antolatzeko lana. Horrez gain, aldez aurrez aukeratutako data Memoria Eguna zen Israelen urte horretan, eta Israelek partaidetzari ere uko egin zion.

Garailea Irlandako Johnny Logan izan zen, "What's Another Year" kantuarekin. Irlandaren bigarren garaipena izan zen.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioko kopuru berdina. Marokok lehen agerraldia (eta 2019 arte gutxienez bakarra) egin zuen. Turkia urte bateko eten baten ostean bueltatu zen, Monakok lehiaketa utzi zuen bitartean.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Austria Alemana Blue Danube "Du bist Musik" Musika zara 8 64
02  Turkia Turkiera Ajda Pekkan "Pet'r Oil" Petroleo 15 23
03  Grezia Greziera Anna Vissi & Epikouri "Autostop" (Ωτοστόπ) 13 30
04  Luxenburgo Frantsesa Sophie & Magaly "Papa pingouin" Aita pinguino 9 56
05  Maroko Arabiera Samira Bensaïd "Bitaqat Hub" (بطاقة حب) Maitasun txartela 18 7
06  Italia Italiera Alan Sorrenti "Non so che darei" Ez dakit zer emango dudan 6 87
07  Danimarka Daniera Bamses Venner "Tænker altid på dig" Beti zugan pentsatzen 14 25
08  Suedia Suediera Tomas Ledin "Just nu!" Oraintxe bertan! 10 47
09  Suitza Frantsesa Paola "Cinéma" Zinema 4 104
10  Finlandia Finlandiera Vesa-Matti Loiri "Huilumies" Txistularia 19 6
11  Norvegia Norvegiera[f 1] Sverre Kjelsberg & Mattis Hætta "Sámiid ædnan" Samien lurra 16 15
12  Alemania Alemana Katja Ebstein "Theater" Antzerkia 2 128
13  Erresuma Batua Ingelesa Prima Donna "Love Enough for Two" Birentzako nahiko maitasun 3 106
14  Portugal Portugesa José Cid "Um grande, grande amor" Maitasun handi, handi bat 7 71
15  Herbehereak Nederlandera Maggie MacNeal "Amsterdam" 5 93
16  Frantzia Frantsesa Profil "Hé, hé M'sieurs dames" Hei, hei, jaun-andereak 11 45
17  Irlanda Ingelesa Johnny Logan "What's Another Year" Zer da beste urte bat 1 143
18  Espainia Gaztelania Trigo Limpio "Quédate esta noche" Geratu nirekin gaur gauean 12 38
19  Belgika Frantsesa Telex "Euro-Vision" 17 14
  1. Abestian esaten den izenburua ipar samieraz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1980ko Eurovision Abesti Lehiaketa