2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 10, 2011
Bigarren finalerdia Maiatzak 12, 2011
Finala Maiatzak 14, 2011
Egoitza Esprit Arena, Düsseldorf
Aurkezlea(k) Anke Engelke
Judith Rakers
Stefan Raab
Antolatzailea ARD
NDR
Partaide kopurua 43
Irabazlea "Running Scared"
Ell & Nikki
 Azerbaijan
Esprit Arena, Eurovision 2011-ko egoitza.
Ell & Nikki "Running Scared" abesten lehiaketaren eszenatokian.

2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa Eurovision Abesti Lehiaketaren 56. edizioa izan zen. Düsseldorfeko Esprit Arena estadioan ospatu zen, Alemanian. Finalerdiak maiatzak 10 eta 12an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 14an. Aurkezleak Anke Engelke, Judith Rakers eta Stefan Raab izan ziren.

Azerbaijan ordezkatzen zuen Ell & Nikki duoa izan zen lehiaketako garaile, "Running Scared" kantuarekin. Azerbaijanen lehen garaipena izan zen, herrialde kaukasiarraren laugarren partaidetzan. Bigarren postua Italia ordezkatzen zuen Raphael Gualazzi jazz musikariarentzat izan zen zen, "Madness of Love" kantuarekin. Hirugarren Suediako ordezkaria zen Eric Saade pop abeslariarentzat izan zen "Popular" kantuarekin.

43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008eko partaide kopuru errekorra berdinduz. Italia hamairu urte eten luze baten ostean lehiaketara itzuli zen, azkenengoz 1997ko lehiaketan hartu baitzuen parte. Austria (lehenik 2007tik), San Marino (lehenik 2008tik) eta Hungaria (lehenik 2009tik) ere lehiakatara itzuli ziren.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia eta Erresuma Batuari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Polonia polonieraz Magdalena Tul "Jestem" Naiz 19 18
02  Norvegia ingelesez eta swahiliz Stella Mwangi "Haba Haba" Pixka-pixkanaka 17 30
03  Albania ingelesez eta albanieraz Aurela Gaçe "Feel the Passion" Sentitu grina 14 47
04  Armenia ingelesez Emmy "Boom Boom" 12 54
05  Turkia ingelesez Yüksek Sadakat "Live It Up" Bizi ezazu denak emanda 13 47
06  Serbia serbieraz Nina "Čaroban" (Чаробан) Liluragarria 8 67
07  Errusia ingelesez eta errusieraz Alexej Vorobjov "Get You" Zu harrapatu 9 64
08  Suitza ingelesez Anna Rossinelli "In Love for a While" Maiteminduta sasoi baterako 10 55
09  Georgia ingelesez Eldrine "One More Day" Egun bat gehiago 6 74
10  Finlandia ingelesez Paradise Oskar "Da Da Dam" 3 103
11  Malta ingelesez Glen Vella "One Life" Bizitza bat 11 54
12  San Marino ingelesez Senit "Stand By" Babes eman 16 34
13  Kroazia ingelesez Daria Kinzer "Celebrate" Ospatu 15 41
14  Islandia ingelesez Sjonni's Friends "Coming Home" Etxera bueltan 4 100
15  Hungaria ingelesez eta hungarieraz Kati Wolf "What About My Dreams?" Zer gertatzen da nire ametsekin? 7 72
16  Portugal portugesez Homens da Luta "A luta é alegria" Borroka alaitasuna da 18 22
17  Lituania ingelesez eta frantsesez Evelina Sašenko "C'est ma vie" Nire bizitza da 5 81
18  Azerbaijan ingelesez Ell & Nikki "Running Scared" Izuturik korrika 2 122
19  Grezia ingelesez eta grezieraz Loukas Giorkas feat. Stereo Mike "Watch My Dance" Begira nire dantza 1 133

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Bosnia-Herzegovina ingelesez eta bosnieraz Dino Merlin "Love in Rewind" Maitasuna atzeraka 5 109
02  Austria ingelesez Nadine Beiler "The Secret Is Love" Sekretua maitasuna da 7 69
03  Herbehereak ingelesez 3JS "Never Alone" Inoiz ez bakarrik 19 13
04  Belgika ingelesez Witloof Bay "With Love Baby" Maitasunez laztana 11 53
05  Eslovakia ingelesez TWiiNS "I'm Still Alive" Oraindik bizirik nago 13 48
06  Ukraina ingelesez Mika Newton "Angel" Aingeru 6 81
07  Moldavia ingelesez Zdob şi Zdub "So Lucky" Hain zorioneko 10 54
08  Suedia ingelesez Eric Saade "Popular" Ospetsu 1 155
09  Zipre grezieraz Christos Mylordos "San Aggelos S'agapisa" (Σαν άγγελος σ'αγάπησα) Aingeru bat bezala maite zintudan 18 16
10  Bulgaria bulgarieraz Poli Genova "Na inat" (На инат) Temati 12 48
11  Mazedonia mazedonieraz eta ingelesez Vlatko Ilievski "Rusinka" (Русинкa) Neska errusiarra 16 36
12  Israel hebreeraz eta ingelesez Dana International "Ding Dong" 15 38
13  Eslovenia ingelesez Maja Keuc "No One" Inor ez 3 112
14  Errumania ingelesez Hotel FM "Change" Aldatu 4 111
15  Estonia ingelesez Getter Jaani "Rockefeller Street" Rockefeller Kalea 9 60
16  Bielorrusia ingelesez Anastasia Vinnikova "I Love Belarus" Maite dut Bielorrusia 14 45
17  Letonia ingelesez Musiqq "Angel in Disguise" Mozorrotutako aingerua 17 25
18  Danimarka ingelesez A Friend in London "New Tomorrow" Biharko egun berria 2 135
19  Irlanda ingelesez Jedward "Lipstick" Ezpain-barra 8 68

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Finlandia ingelesez Paradise Oskar "Da Da Dam" 21 57
02  Bosnia-Herzegovina ingelesez eta bosnieraz Dino Merlin "Love in Rewind" Maitasuna atzeraka 6 125
03  Danimarka ingelesez A Friend in London "New Tomorrow" Biharko egun berria 5 134
04  Lituania ingelesez eta frantsesez Evelina Sašenko "C'est ma vie" Nire bizitza da 19 63
05  Hungaria ingelesez eta hungarieraz Kati Wolf "What About My Dreams?" Zer gertatzen da nire ametsekin? 22 53
06  Irlanda ingelesez Jedward "Lipstick" Ezpain-barra 8 119
07  Suedia ingelesez Eric Saade "Popular" Ospetsu 3 185
08  Estonia ingelesez Getter Jaani "Rockefeller Street" Rockefeller Kalea 24 44
09  Grezia ingelesez eta grezieraz Loukas Giorkas feat. Stereo Mike "Watch My Dance" Begira nire dantza 7 120
10  Errusia ingelesez eta errusieraz Alexej Vorobjov "Get You" Zu harrapatu 16 77
11  Frantzia korsikeraz Amaury Vassili "Sognu" Ametsa 15 82
12  Italia italieraz eta ingelesez Raphael Gualazzi "Madness of Love" Maitasun eromena 2 189
13  Suitza ingelesez Anna Rossinelli "In Love for a While" Maiteminduta sasoi baterako 25 19
14  Erresuma Batua ingelesez Blue "I Can" Ahal dut 11 100
15  Moldavia ingelesez Zdob şi Zdub "So Lucky" Hain zorioneko 12 97
16  Alemania ingelesez Lena "Taken by a Stranger" Ezezagun batek hartua 10 107
17  Errumania ingelesez Hotel FM "Change" Aldatu 17 77
18  Austria ingelesez Nadine Beiler "The Secret Is Love" Sekretua maitasuna da 18 64
19  Azerbaijan ingelesez Ell & Nikki "Running Scared" Izuturik korrika 1 221
20  Eslovenia ingelesez Maja Keuc "No One" Inor ez 13 96
21  Islandia ingelesez Sjonni's Friends "Coming Home" Etxera bueltan 20 61
22  Espainia gaztelaniaz Lucía Pérez "Que me quiten lo bailao" Nork kenduko dit gozatutakoa 23 50
23  Ukraina ingelesez Mika Newton "Angel" Aingeru 4 159
24  Serbia serbieraz Nina "Čaroban" (Чаробан) Liluragarria 14 85
25  Georgia ingelesez Eldrine "One More Day" Egun bat gehiago 9 110

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa