Václav Havel
Václav Havel (Praga, Txekoslovakia, 1936ko urriaren 5a - Hrádeček, Vlčice, Txekiar Errepublika, 2011ko abenduaren 18a) txekiar dramagile, idazle eta politikaria izan zen. Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa izan zen.
Antzerki lanetan gaur egungo gizartearen zentzugabetasuna salatzeagatik nabarmendu zen. Harenak dira Zahradní slavnost (1963, "Festa jardinean"), Ztízená moznost soustredení (1968, "Kontzentratzeko zailtasunak"), Audientzia (1975) eta Longo Desolato (1985) antzerki lanak. Pragako Udaberrian parte hartu zuen, eta hori zela eta mehatxuak eta debekuak izan zituen. 1977an 77en gutuna izeneko gobernu komunistaren kontrako salaketa mugimenduan parte hartu zuen eta kartzelan sartu zuten. Urte askoz giltzapeturik egon ondoren, Txekoslovakiako lehendakari izan zen 1989-1992 bitartean, eta Txekiakoa 1993tik 2003ra. Bere agintaldian Varsoviako Ituneko kide ohiek NATOn sartzeko aukera izan zezaten defendatu zuen. 1994an, Askatasunaren aldeko Domina jaso zuen, demokraziaren eta etnien arteko bakearen alde egindako lanarengatik. 1997an, Komunikazio eta Humanitateetako Asturiasko Printze Saria jaso zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Václav Havelen webgune ofiziala (Txekieraz) (Ingelesez)
- Havel Jaialdia (Ingelesez)
- 1936ko jaiotzak
- 2011ko heriotzak
- Pragatarrak
- Txekoslovakiako presidenteak
- Txekiar Errepublikako politikariak
- Txekierazko idazleak
- Txekiar Errepublikako idazleak
- Amnistia Internazionalaren kontzientzia presoak
- Komunikazioaren eta humanitateen Asturiasko Printzesa saridunak
- Karlomagno Sariaren irabazleak
- Olof Palme Saria
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Kanadako Ordenaren Burkideak