Achetta zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Achetta zaldia
Zaldi arraza
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Sardinia

Achetta zaldia, edo "Sardiniako ponia", Sardinieraz Acheta, Akkètta edo Quaddeddu, Sardiniako bertako zaldi arraza bat da.

Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean dago.


Batzuetan zaldi hau Giara zaldiarekin nahasten dute, baina biak arraza ezberdinak dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samaldak egoera erdi basatian eta talde txikitan larretzen dira Sardinako mendietan.

Zelarako poni aproposa da eta trostan iraunkorra da. Era berean nekazariek gurdietatik tiratzeko zein zamak eramateko erabiltzen dute ere. Azken urtetan haragitarako arraza ere bada.

Soin gurutzera 1,20 m eta 1,40 m artean dabil. Beraz, tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen dira. Kolore gaztainkara edo beltza dute.