Rodasko poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rodasko ponia
Zaldi arraza
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Grezia
Sinonimoak Rodasko zaldia

Rodasko ponia Greziako bertako zaldi arraza bat da[1]. Jatorria Rodasko uhartean dauka. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Rodasko zaldi hauek ponien sailkapen taldean kokatzen dira.

Tamaina txikiko poni hauen kopurua oso murritza da gaur egun eta ez daude ofizialki arraza bezala onartuak. Bere kopurua 2010.urtean 11 abelburukoa zen. Ia desagertutzat jo daiteke beraz. Jatorria, seguruen, Skyros poniarekin zein Lesbos uharteko Midilli poniarekin lotuta dago.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodasko poniek jatorri komuna dute Skyros poni eta Midilli poniekin. Denak Egeo itsasoaren inguruetan bizi zen antzineko poni arraza batean dute jatorri, azken hau antzineko tarpanekin lotuta.

1926. urtean, P r Alessandro Chigik Rodasko poniaren deskribapena egin zuen.

Bigarren mundu gerran inbaditzaile italiarrek hauetako 150 poni erregistratu zituzten irlan[2].

Hurrengo urtetan poni hauek Dodekaneso irletan sartu zituzten Kos uhartea barne. Hala ere hurrengo urtetako nekazaritzaren mekanizazioa populazio hauen gainbehera azkarra ekarri zuen. 1975rako soilik 60 abelburuk irauten zuten.

2001. urtean Rodaseko zenbait herritarrek "Phaeton" elkartea sortu zuten arraza kontserbatzeko eta hainbat ekintza egiten omen ditu horretarako[3]. Haien artean seminario eta hitzaldiak arrazaren egoeraren inguruko ezaguera zabaltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.save-foundation.net/images/projekte/mittelmeer/griechenland-3.pdf
  2. http://www.save-foundation.net/images/projekte/mittelmeer/griechenland-3.pdf
  3. https://www.rhodesguide.com/magazine/article/Rhodian-Pony-Rhodes-Small-Horses/

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodasko poni