Djerma (zaldi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Djerma zaldia
Zaldi arraza
Éleveur.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Niger  Mali
Egoera FAOren arabera ez dago arriskuan

Djerna zaldia Afrikako Niger ibaian barrena, Nigerren zein Malin hedatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Zela zaldia bezala erabilitako abere hauek, tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean sartzen dira. Oro har zaldi hauek kolorez ilunak dira eta soslai ganbilekoak. Beroaren aurrean oso zaldi gogorrak dira. Arraza ez da oso ezaguna bere hedapen gunetik kanpo, baina antza bere kopurua ez da txikia. Dena den datu gutxi dago kopuruari dagokionez.

Djerma zaldi arraza Mendebaldeko Afrikako berberiar zaldien taldean kokatzen da, lehen esan bezala Dongola zaldien eraginarekin. Haien hedapena Timbuktu eta Say hirien artean kokatzen da, baita Nigerreko erdialdean ere.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza arraza hau Dongola zaldiaren eta berberiar zaldiaren arteko nahasketatik dator.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/djerma/

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Djerma (zaldi)