Rumdar poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rúmdar ponia.
Zaldi arraza
Rum Ponies - geograph.org.uk - 151595.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Eskozia

Rúmdar ponia Eskoziako bertako zaldi arraza edo azpiarraza bat da. Honen inguruan iritzi ezberdinak izanik.[1]. Bere jatorria eta hedapena Eskoziako Barruko Hebridetako Rùm uhartean dago[2]. Zaldi hau bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Argitalpen batzuek poni hau desagertutzat jo arren, Rúmen bertan antzinako odoleko ponien talde txiki batek iraun omen du gaur egun arte. Dirudienez Rum uharteko zaldia Highland poniaren azpiarraza antzinakoena da.

Rum ponia Highlandetan zein Eskoziako mendebaldeko uhartetan jatorria duen Highland poniaren ondorengoa da. Zaldi mota hau Azken Izotz Aro eta geroko tarpanetan jatorria zuten bertako ponien ondorengo zuzena da.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rúm zaldia 1774.en urtean agertu zen lehendabiziko aldiz idatzitako agiri batean.

Arraza ospetsua egin zen 1775. urtean Samuel Johnson idazle ingelesak "Journey to the Hebrides" bere liburan poni hauek aipatu zituenean; "oso txikia baina bere edertasunagatik nabarmen den arraza" bezala deskribatu zuen. Orduan 300 poni inguru zeuden irlan.

Highlan poniaren hainbat ezaugarri galdu egin dira. Altuera eta nekazl lanetarako beste hainbat ezaugarri hobetzeko bertan sartutako Dales ponirekin zein beste hainbat zaldi arrazekin nahasterakoan. Rúmeko poniek ordea uharteko baldintza latzetan bizitzeko ezaugarriak mantendu dituzte. Oso abere gogorrak dira, eta urrats segurua dute. Izaeraz ere bikainak dira[3].

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poniak garraio lanetan.

Gaur egun zaldi mota zahar honen 19 abere besterik ez daude uhartean. Bertako baserritarrek lanerako erabiltzen dituzte, bereziki [[Orein arrunt|orein]ar]en ehiz garaian. Akabatutako oreinen gorpuak garraiatzeko erabiltzen dituzte poniak. Larreak mantentzeko erabiltzen dituzten ere, Harris aldean bakarrik larretezen direnean.

Uhartean isolatutako populazioa izanda, Rúmdar poniak garrantsitusa da Highland poniaren gordekin genetiko gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rúmdar poniak lanean ehizatutako oreinak garraiatzen. [[1]]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rumdar poni