Edukira joan

Dülmen poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dülmen ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Alemania
SinonimoakDülmen. Dülmener. Dülmen zaldia.

Dülmen ponia, (alemanez: Dülmener Pferd edo Dülmener Wildpferd), Dülmener edo Dülmen, Dülmen zaldia bezala ezaguna ere, Alemaniako bertako eta antzinako zaldi arraza bat da[1]. Bere egungo zabalpen eremua Coesfeld barrutian dago[2], nahiz eta seguruen, garai batean, bere hedapen eremua, edo bere arbasoa zen arraza batena, handiagoa izan zen.

Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Gaur egun abere hauek Wildpferdebahn, (Zaldi basatien bidea), izeneko 350 hektaretako babeslekuan larratzen dira. Populazio hau hesituta dago.

Egun desagertutako Senner poni (aditu batzuen ustez arraza hau ez dago erabat desagertuta eta egun haren ezaugarriek Alemaniako hainbat zaldi arrazengan diraute) zein iraungitako Emscherbrücher poniekin batera, jatorrizko Alemaniako poni arraza bat da. Gaur egungo beste hainbat zaldi arrazek kanpotik ekarritako poniengan dute jatorria. Alemaniako shetland poni edo Alemaniar zela ponien kasu.

Edozein modutan, zenbait adituk egungo dülmen arrazaren jatorrizkotasuna zalantzan jartzen dute[3].

Garai batean merfelderbrücher izenarekin zen ezaguna.[4]. Dülmen izena larratzen diren alboko hiritik hartu dute ondoren.

Merfelder Bruch eremutik kanpo bizi diren poniei ez zaie "Dülmener Wildpfer", (Hau da, Dulmen basatiak) izendapena ematen, basa ponitzat hartzen ez direlako. Kasu horretan Dülmener izendatzen dira soilik. Dülmener Brücher izan da arrazaren izendapen zabalduena. Horrela agertzen dira GHK-ko desagertzeko arriskuan dauden arrazen zerrenda gorrian.

Arrazaren Historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaldi basati hauek Ipar Renania-Westfalia eskualdearen armarrian agertzen dira

Dülmen zaldia, zalantzarik gabe, gaur egun irauten den Alemaniako arraza antzinetakoena da.

Zaldi basatiak 1316. urteko agiri batean aipatzen dituzte aurreneko aldiz[5]. Bertan Johannes de Lette eta Hermann de Merfeld Jauntxoek Dülmen inguruko lurren gaineko ehiza zein arrantzako eskubideak eurentzat gordetzen dituzte, baina baita zaldi basatien gaineko eskubideak azpimarratu[6].

Onartua dago zaldi basatien populazioak askoz lehenago zeudela Merfelder Bruch-en, Westfaliako beste eskualde batzuetan bezala, bertako jendeak zaldiak libre uzten baitzituen urte osoan euren kabuz bizitzen hainbat lurretan, non nekazaritza eta artzaintza ezinezkoak ziren, bereziki uren maila freatiko altua zela eta.

XX. mendearen hasieran libre larretzen ziren zaldiak geratzen ziren oraindik Alemaniako ipar-mendebaldeko leku apartatu eta helduezinetan. Haien izena alemanez Wildbahnen zen[7]. Lehen hango basazaldi asko bertatik kendu zituzten X. eta XII. menderen artean, jendeak ehizatzen zituztelako eta haien iraungitzea ekiditzeko.

Inperioko Ordezkaritzaren Azken Atsedenaldiaren ondoren, Croÿko Dukeek Merfelder Bruch eskuratu zuten 1813an. Bi urte geroago, Westfalia Prusiar bihurtu zen Vienako Batzarraren erabakiz. 1817an hasitako Prusiako Erreformen barruan, lur komunalak abolitu ziren eta lurren jabetza printzipio juridikoen arabera banatu ahal izan zen. Hain zuzen ere, horixe eskatu zuen Croÿko Dukeak 1840an lur komunaletarako, ordura arte 90 nekazari eta etxolatar inguruk erabiltzen baitzituzten. Markaren banaketan, 1850 ingurura arte iraun zuena, von Croÿ familiak 500 hektarea lur inguru jaso zituen, eta ondoren nekazariek ezin izan zuten bertan zaldiak bazkatu[8].

1830. eta 1850. urteren artean eman zen "marken" (Mark) inguruko banaketa administratiboa leku basati askoren amaiera ekarri zuen Alemania osoan eta harekin batera bertan libre bizi ziren zaldiena.

XIX. mendean, gutxi erabilitako eremuetan nekazaritzaren intentsifikazio progresiboak, adibidez, zingira eta uholde-lautadak lehortuz, gero eta gehiago mugatu zuen zaldi basatien habitata[9]. Seguruenik, Dülmengo zaldiak ez ziren bizirik iraungo Alfred von Croÿk 1847an hogei zaldi basati harrapatu izan ez balitu eta "Wildpferdebahn" (Zaldi Basatien Bidea) izeneko zaldi basatien haztegi bat ezarri izan ez balu Merfelder Bruch-eko 33 hektareako gunean, haien kontserbazioa bermatzeko. Horrez gain, Waltrop eta Bottrop artean, Emscher ibaiaren ondoko zaldi basatien bidea desegin ondoren harrapatu ziren 200 Emscherbruch zaldien populazio osoa Dülmenera eraman zuten [10] . Zaldi-taldearen hazkunde azkarrak pixkanaka eremua zabaldu zuen, gaur egungo 360 hektarea inguruko tamainara iritsi arte.

Dülmen arrazaren jatorrian Emscherbrücher poniak daude. Emscher ibaiaren ibarrean barrena aske bizi ziren azken Emscherbrücher zaldiak 1840. urtean harrapatu zituzten eta Alfred von Croÿ dukeari salduak izan ziren 1850. urtean. Gero Dülmengo dukea izango zena. Zaldi hauek izan ziren egungo Dülmen ponien arbasoak. Hasierako taldean hogei abere besterik ez ziren, hogei "Merfelderbrucher", eta 53 hektareako itxitura batean zeuzkaten.

Urtetan zehar hainbat kanpoko arrazetako zaldiak erabili omen zaldi samaldaren odola berritzeko. Haien artean Mendiko galestar poniak eta Galestar zela poniak, 1939. urtean azkeneko aldiz. Batzuetan kontrakoa esan den arren, inoiz ez ziren erabili arabiar zaldirik gurutzaketa hauek egiteko.

Bigarren Mundu Gerra eta gero, etxekotzearen ondorio ziren zenbait kolore ezabatzeko, bakarrik poni arraza zaharretako zaldiak erabili ziren hazitarako. Mongoliar zaldiak, Hutsul poniak eta Exmoor poniak. 1956. urtetik aurrera bereziki konikak erabili ziren. Abere hauek Poloniako Popielnon tarpana berreskuratzeko programatik ateratako zaldiak ziren.

Teutoburg basoko senner poni arraza galduz gero, hau da Alemanian aspaldiko jatorria daukan eta irauten duen bertako poni arraza bakarra. Naiz eta bere jatorria poni erdi basatiengan dagoen, ondo moldatzen da etxekotua izateko zein zela zaldi gisa erabiltzeko. Garai batean baserri lanetarako ere erabilia izan zen.

Arrazaren gune nagusia Ipar Renania-Westfaliako eskualdearen Dülmen hiritik gertu dago. Dülmen "poni basatien hiria" ezizenaz ere ezaguna da.[11]

Egun 350 inguruko abere samalda mantentzen da Merfelder Bruch izeneko lur jabetza handian, hesitutako 3,5 km2, Ipar Renania-Westfaliako Coesfeld distrituan[12]. Eremu honetatik kanpo bizi diren poniei ez zaie "Dülmener Wildpfer" izendapena ematen, basa ponitzat hartzen ez direlako. Kasu horretan Dülmener izendatzen dira soilik. Edozein moduan eta ikuspegi biologiko zehatz batetik, Dülmen poniak ezin dira erabateko basa zalditzat hartu gizakiaren hainbat eragin eta maneiu izaten dutelako.

Dülmen zaldiak itxura primitiboa du, findu gabekoa[13]. Tamaina ertaineko zaldi arraza bat da eta bere kanpoko itxura erakargarria da[14][15].

Ikuspegi zoologiko batetik ezin da esan Dülmen poniak erabateko basazaldiak direnik. Basoko abereak mendetan zehar ihes egindako gerla zaldi zein baserritarren zaldiekin gurutzatu direlako. Hau dela eta, Merfelder Brucheko zaldiek etxekotutako zaldien hainbat ezaugarri dute [7].

  • Tamaina: Dülmen poniak zaldi txikiak dira. Ohiko altuera soin gurutzera 125-135 cm artean kokatzen da, 140 cm gehienez izanik[16].
  • Burua: Proportzionatua. Poni-buru ertaina, nahiko delikatua eta tipikoa.

Buruaren soslaia; zuzena edo subkonkaboa. Hau tipikoa da antzinako Europako poni arraza gehienetan. Sudurraren soslaia; zuzena edo sakonune txiki batekin. Kopeta zabala. Begi ireki eta biziak. Belarri txiki, zorrotz eta mugikorrak ditu.

  • Lepoa: Lepo luzea eta zertxobait arkuduna, batzuetan ardi-lepo itxura arin batekin.
  • Bizkarra ondo moldatu eta zerbait inklinatuaetan, oro har ondo finkatuta dago. Gorputza forma laukizuzena du. Bizkar gihartsu eta elastikoa da. Oro har, atzeko aldeak gihartsuak eta ondo garatuak dira, nahiz eta noizean behin atzeko hankak behi-hanka itxura izan.
  • Isatsa: Buztanaren kokapena nahiko behean izaten da.
  • Hankak: Gorputz-adar lehor eta gogorrek artikulazio eta tendoi argiak dituzte. 16 eta 19 cm-ko zirkunferentzia duten kanoi-hezur sendoak. Apatxak txikiak , oso gogorrak eta biribilduak dira.
  • Ilaia: Zurda eta isats-ilea oso nabarmenak dira. Neguan, poni hauek neguko beroki oso trinkoa eta lodia garatzen dute
  • Kolorea: Urdin-beltzazka edo marroi kolorekoak dira. Urdin-beltzazka kolorea, antza, konik poniekin izandako gurutzaketen ondorioa da. Dirudienez garai batean arraza koloretan Exmoor ponien oso antzekoa zen[17].

Gorri koloreko abereak uso urri dira.

Hazkundearen eta konik poniekin izandako gurutzaketen ondoirioz egun ugari dira "Dun" kolorekoak eta bizkarrean mando marra daukatenek. Bilatzen diren kolore eta ezaugarriak dira, baita zebra marrak hanketan. Denak antzinako ekido arrazen ezaugarriak.

Orbain zuriak akats bat bezala hartzen dira. Burua zein hanketan agertu daitezke. Dun ez diren gainontzeko koloreak ez daude hazkuntza-helburuan sartuta. Muturra argiago daukaten abereak arraroak dira egun,, nahiz eta ematen duenez garai batean, ezaugarri hau ugariago izan Arrazari buruzko artikulua. [18]. Hau dela eta, esan denez, abere hauek Exmoor ponien antza handia zuten.

Arrazaren izaera eta gogortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia hauek oso sendo, gogor eta erresilienteak dira. Bazka gutxirekin moldatzen dira, larre eskasekin, beste zaldi arrazekin konparatuz eta eguraldi kaxkarraren aurrean aterperik gabe ondo moldatzen dira[19]. Urte osoan zehar ukuilua zapaldu gabe bizi daitezke. Aldi berean, arraza honetako abereak ezagunak dira beren emankortasunagatik eta iraupen luzeagatik.

Zaldiketarako ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dülmen poniak biziak baina izaera jatorra dute, borondate sendokoak zaldiketan fidagarria eta atseginak dira. Arreta egokiarekin, zaldi adimentsu eta azkar izaten ikasten dute[20]. [21]

Zaldi arraza hau lehen baserri txikietan lanerako zaldi gisa erabiltzen zen . Gaur egun, zaldi txiki polifazetiko gisa duen erabilerak honako hauek dira: Haurrak zaldiz ibiltzea, gidatzea , mendi-lasterketak eta erresistentzia-zaldiak. Gainera, zaldiz ibiltzeko ere egokia da.

Dülmen ponia ez da hezitzen hasten gutxienez hiru urte izan arte eta ez da gainean ibiltzeko erabiltzen gutxienez laugarren urtea bete arte.

Oro har, Dülmen poniaren ibilera energetiko eta eraginkorra da. Bereziki aipagarria da lasterka eta jauzi egiteko duen gaitasun bikaina [22]. Arreta egokiarekin, azkar ikasten dute eta hipikarako oso gai bilakatzen dira.

Dulmen zaldia basazaldia eta antzinako arraza bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi zorrotz eta biologiko batetik Dulmen poniak ez da basazaldia. Baia bere izenak bere bizimodu erdi-basatiari egiten dio erreferentzia. Naiz eta populazioa itxidura handi batean bizi,eta gizakiaren gobernua izan, nahiko baldintza basatietan bizi izan direlako mendetan barrena.

Zaldi basatiaren iruditeria Germaniar folklorean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heck zaldiak Alemaniako baso batean

Die Nibelungen olerki germanikoan zera kontatzen da; nola Sigfridok "zaldi amorratu" bat akabatu zuen Wasgosko basoan izandako ehizaldi batean. Antza, zaldi hura basoko tarpan bat omen zen. Garai haietan basazaldi ugari zegoen oraindik Alemaniako basoetan.

Zaldi basati hauek, tarpanak edo bere ondorengo zuzenak, germaniar jatorrizko baso basatien ikurra izan dira betidanik. Heck zaldia jatorrizko ikur hau berreskuratzeko ahalegin bat izan da.

Heck anaiak hasi ziren tarpana birsortzeko saiakera honekin, joan den mendeko 20-30. hamarkadetan. Uroa bersortzeko saiakerarekin batera. Zoologian adituak ziren anai hauek uste zuten espezie bat ez dela erabat desagertzen bere ondare genetikoa beste arraza edo espezietan gordeta dagoen bitartean. Hautatutako gurutzaketen bidez posiblea dela desagertutako arrazak edo espezieak berreskuratzea. Hainbat abere arraza zaharren gurutzaketen haien ondorioa "Uro berriak" izan bazen eta baita Heck zaldia. Euren asmoa abere hauek ikutu gabe utzikom liratekeen basoetan askatzea zen. Germaniar basoaren "izpiritua" bererskuratzeko. Uroaren kasuan bezala, bereziki abereen itxuran jarri zuten beraien ahaleginak, basazaldien beste ezaugarriak gutxiago kontutan hartuz. Tarpanen antzinako itxura ezagutzeko labar-pinturak eta antzineko tarpanen argazki zein marrazkiak ikusi zituzten Europa guztian zehar.

Heck anaien lana oso kutsatua geratu zen euren ahaleginak nazien sostengu eta bultzada izan zutelako.

Aipatu denez, une batzuetan, "jatorrizko zaldi basatia" berreskuratzeko ahalegina egon da Dülmen poni arraza kudeatzeko orduan.

Arrazaren egungo egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dülmen poniaren samalda

Alemaniako bertako etxabere arrazen kontserbazioan aritzen den Gesellschaft zur Erhaltung alter und gefährdeter Haustierrassen (Alemaniako Etxabere Arraza Zaharrak eta Arriskuan Daudenak Zaintzeko Elkarteak), elkarteraen arabera arraza desagertzeko zorian dago[23]. Dulmen ponia Arriskuan Daudenen Arrazen Zerrenda Gorrian sartu zuten 1.994ko otsailean.

GEH-ko zerrendan daesagertzeko arriskuan dagoen arraza bezala agertzen da, lehen kategorian. Dülmen zaldia "Urteko Arriskuan Dagoen Abere Arraza" izendatu zuten 2014an Alemaniako Etxabere Arraza Zaharrak eta Arriskuan Daudenak Zaintzeko Elkarteak (GEH).

Arrazaren egoera ez da zuzpertu azken urtetan.[24].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua "The Equinest" entziklopedian. [1]
  2. (Ingelesez) Arrazari buruzko aipamena FAOn [2]
  3. (Ingelesez) Arrazari buruzko artikulua.[3]
  4. (Alemanez) Alemaniako basa zaldi arraza zaharrei buruzko artikulua. [4]
  5. (Alemanez) Arrazari buruzko WEB-a [5]
  6. (Alemanez)
  7. a b (Alemanez) Alemaniako basa zaldi arraza zaharrei buruzko artikulua. [6] Zaldi Arrazen Entziklopedia . Bolumena 3 . Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5 , or. 227–231 .
  8. (Alemanez) Nissen: Zaldi Arrazen Entziklopedia. 3. bolumena 3. Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5, or. 227–231
  9. (Alemanez) Arrazari buruzko artikulua [7]
  10. (Alemanez) Spaziergang im Eichenwald...: Herrenhäuser im Emscherland, Herne: Gesellschaft für Heimatkunde Wanne-Eickel, 2001
  11. (Ingelesez) Dülmen arrazari buruzko artikulua. [8]
  12. (Ingelesez) FAOren arrazari buruzko aipamena[9]
  13. (Alemanez) Arrazari buruzko artikulua. [10]
  14. (Alemanez).Jasper Nissen: Die Enzyklopädie der Pferderassen. Band 3. Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5, 227–231. orrialdeak
  15. (Alemanez) Martin Haller: Der neue Kosmos-Pferdeführer. Franckh-Kosmos Verlag, 2003, ISBN 3-440-09059-0, 213. orrialdea.
  16. (Alemanez) Jasper Nissen: Die Enzyklopädie der Pferderassen. Band 3. Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5, S. 227–231.or.
  17. (Ingelesez)[11]
  18. (Alemanez) [12]/
  19. (Alemanez)Arrazari buruzko artikulua [13]
  20. (Alemanez) Zaldi Arrazen Entziklopedia . Bolumena 3 . Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5, or. 227–231 .
  21. (Alemanez) Martin Haller: Kosmos zaldi-gida berria. Franckh-Kosmos Verlag, 2003, ISBN 3-440-09059-0 ,or. 213. urtea .
  22. (Alemanez)Jasper Nissen: Die Enzyklopädie der Pferderassen. Band 3. Franckh-Kosmos Verlag, 1997, ISBN 3-440-07137-5, S. 227–231. or.
  23. (Alemanez) Dülmener. [14]. Gesellschaft zur Erhaltung alter und gefährdeter Haustierrassen.
  24. (Alemanez) Arrazari buruzko WEB-a [15]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]