Ameriketako poney

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako poni» orritik birbideratua)
Ameriketako poney
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Ameriketako Estatu Batuak
SinonimoakPOA

Ameriketako ponia, (ingelesez pony of the Americas), "POA" akronimoz ere ezaguna, Ameriketako Estatu Batuetako bertako zaldi arraza bat da. Arraza nahiko sortu berria da eta egun bereziki umeak zaldiz ibiltzeko erabiltzen dute. Ameriketako Estatu Batuetan ospetsua egin da zaldi zaleen artean. Euskal Herrian ere azken urtetan arraza honetako zaldiak zabaltzen ari dira zaldi zaleen artean.

Zaldi arraza hau bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean dago. Appalosa miniatura bat ematen du. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza honen jatorria Ameriketako Estatu Batuetan dago.1954. urtean Iowako Leslie Boomhower izeneko Shetland ponien hazle batek, kasualitate hutsez, shetland poni zaldi bat arabiar zaldi eta appalosaren arteko nahasketa zen behor batekin gurutzatu zuen poni appalosaren antzeko bat lortzeko, eta horrela Ameriketako ponia sortu zen. Geroztik arraza finkatzeko zaldi zaleak arabiar zaldiak, appalosak, Galesdar poniak zein Ameriketako Quarter zaldiak erabili zituen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolore: Oro har arraza honen zaldiek appalosen ohiko orbain beltz txikiak dauzkate. Baita marradun apatxak eta begi inguru zuriak. Bere kolorean erdoi koloreak ere agertzen omen dira.
  • Burua: Buru luzea dauka. Begi biziak. Batzuetan zaldi hauen buruak arabiar zaldien burua ekartzen du gogora.
  • Tamaina: 117tik 142 cm artean soingurutzera dago. Hasieran arraza honetako zaldiak apur bat txikiagoak ziren, 112-132 cm. artean.
  • Gorputzera: Zaldi hauek mardul samarrak dira eta itxuran Ameriketako Quarter zaldiekiko antza handia daukate.
  • Izaera: Zaldi indartsua da, azkarra eta esanekoa. Jauzilari ona zela zaldia bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]