Baixadeiro zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baixadeiro zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Brasil
SinonimoakBaixadeiro ponia. Baixo-Amazonia.

Baixadeiro zaldia (portugesez: baixadeiro), Brasilgo bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik Baixadeiro zaldia ponien sailkapen taldean sartzen da.

Brasilgo zenbait paduretan bizi da eta desagertzeko zorian dago. Maranhão estatuan hedatzen da bereziki, Baixadas (lur beheak) izeneko parajetan, Brasilgo ipar-ekialdean. Habitat honi guztiz moldotatu dago eta hau dela eta zenbait adituen arreta piztu du[2].

Arraza desagertzeko arriskutik ateratzeko, Brasilgo ENBRAPAk (Abelkuntza-Nekazaritzarako Ikerketen Enpresa Brasildarra) eta Maranhaoko unibertsitateak arraza suspertzeko egitasmo bat abiatu zuten São Bentoko UEMA nekazal eskolan. Baixadeiro zaldia egokia da zela zaldia bezala.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baixada Maranhense, baixadeiro zaldiaren habitata.

Arrazaren beste izenetariko bat baixo-Amazonia da[3]. Bere jatorrian Iberiar penintsulatik ekarritako zaldi arrazak daude. Garrano eta berberiar zaldiak seguruen[4].

Une askotan zaldi hauek basazaldiak izan dira euren habitatean.

Arrazak hautaketa prozezu luzea izan du azken ehun urtetan. Bereziki zela zaldi eta zama abere bezala lan egiteko. Bere garapena Baixados de Baranhao eskualdean eman da. Estaduko ipar aldeko ekosistemari moldatuta dago erabat. Bertan lehorte aro luzeak uholde handiekin tartekatzen dira. Baixadeiro zaldia pantanal zaldi eta marajoara zaldi arrazetatik gertu dago. Bi zaldi hauek urak hartutako antzeko eremuetan bizi dira, eta bertan larretzeko eta hankak uran dutela mugitzeko gai dira.

Arraza desagertzeko zorian dagoenez, desagertzeko zorian dauden etxeko abereak genetikoki hobetzeko eta sustatzeko Embrapa programaren barruan dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altuera soin gurutzera: Bataz beste 128 cm.
  • Pisua: bataz beste 249 kg.
  • Kolorea: Uherra bereziki.
  • Burua: Soslai zuzena.
  • Buruaren soslaia zuzena da.
  • Poni arinak dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bataz besteko altuera soin gurutzera Luis Bruno Oleiveira Chung adituak kalkulatu zuen 418 abere neurtuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) http://www.theequinest.com/breeds/baixadeiro/
  2. (Portugesez) http://g1.globo.com/economia/agronegocios/noticia/2011/02/cavalo-baixadeiro-do-maranhao-desperta-atencao-de-pesquisadores.html
  3. (Portugesez) Larousse dos Cavalos, São Paulo, SP, Larousse Brasil, 2006, 288 o. (ISBN 85-7635-134-X et 978-8576351344).
  4. (Portugesez) [Chung 2016] (pt-BR) Luiz Bruno Oliveira Chung, Caracterização morfológica, índices morfométricos e avaliação testicular do cavalo baixadeiro, UEMA - Universidad Estadual do Maranhão. Master en sciences animales, 2016, 96 p

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]