Zaldi montxino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zaldi montxinoa
Zaldi arraza
Caballo monchino en el Parque de la naturaleza de Cabárceno (2) - 2013-Aug-12 - by Stromare.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Euskal Herria
 Espainia
( Kantabria)
Sinonimoak Montxino

Zaldi montxinoa, montañeraz "Monchinu", Kantabria eta Euskal Herriko bertako zaldi arraza bat da. Berez hego-ekialdeko Kantabria da zaldi montxinoaren banaketa eremu nagusia, baina zenbait abere Bizkaiko Enkarterrietako hainbat herrietako mendietan aurkitu daitezke ere.

Zaldi montxinoak pottoken oso antzekoak dira, eta baita asturkoien antzekoak ere. Hainbat adituentzat zaldi montxinoak bi arraza hauen tarteko zaldi mota litzateke. Montxinoak beraz poniak dira baita ere. Ordunteko behorrak dira arrazaren beste senide hurbilak, baina lehen esan bezala asturkoi eta pottokak dira antzekoenak.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Tamaina txikiko aberea da, eta oso landatarra. Bere ingurumenari oso ondo moldatuta eta berak baliatzen dituen larreak nekez erabili ditzateke beste arraza aukeratuagoak.

Arraza desagertzeko zorian dago, eta hainbat ekimen abiatu dira babesteko.

Esate baterako Kantabriako Cabarceno animali parkean samalda bat kokatu dute arraza bultzatzeko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montañeraz "monchino" hitza menditarra eta tamaina txikikoa esan nahi du. Montxinoaren gune geografiko berberan dagoen bertako behi arraza ere behi montxina deitzen da arrazoi berberengatik.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza garbiko aberetan eta hobetzeko hautaketa aurrera doan neurrian, antzekotosun nabarmenagoa da montxinoetan pottoka zein astorkoi arrazekin

Zaldi montxinoaren jatorria pottokaren, asturkoiaren zein lautzako zaldiaren antzekoa da. Oinarrian, Azken Izotz Aroa eta gero Kantabriar erlaitzean bertan geratu ziren poni basatiak dira zaldi montxinoaren arbasoak.

Sakontzeko, irakurri: «[|http://eu.wikipedia.org/wiki/Pottoka#Jatorri_urruna

Bibliografia ugari dago arraza Inglaterrako Exmoor poniarekin lotzen duena. Hau horrela da zeren eta Industria Iraultzaren urtetan ehunka poni inportatu zituzten Kantabriar erlaitzatik Inglaterrara bertako meategietan lan egiteko, pottokak, montxinoak eta asturkoiak.

Sakontzeko, irakurri: «Meategiko zaldi»

Zaldi montxinoa beste aldetik zelta poniak delako sailkapen taldean sartzen da.


1996tik aurrera hasi ziren Kantabriako Guriuezo haranean arrazaza berreskuratzeko eta hautatzeko lanak. 2009. urtean 715 zaldi montxino zeuden zentsu ofizialean[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behorra

Kantabriako Guriezon, Rasinesen eta Castro Urdialesen. Bizkaian Karrantzan eta Turtziozen. Dena den zaldi samaldak paraje menditsu hauetan libre mugitzen dira batetik bestera, eta beraz Euskal Herriko mendebaldeko beste zenbait udalerrietan ere agertu daitezke.

Zaldia Euskal kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaldi montxino