Camargako zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camargako ponia
Zaldi arraza
ChevaldeCamargue.jpg
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Okzitania
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Camargako zaldia, (frantsesez camarge), Okzitaniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Landatarra eta gris kolorekoa, bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik Camargako zaldia ponien sailkapen taldean sartzen da.

Antzineko zaldi arraza bat da, eta bere jatorria Proventzako Camargue eskualdean dago, bertan bizi izandako poni basatien populazioetan. Populazio hauek antzineko tarpanen ondorengoak ziren. Camargako eskualdea Rodano ibaiaren deltan kokatzen da, Gard eta Rodanoren Ahoak departamenduetan hedatzen da arraza.

Zaldi hauek oro har libre bizi dira euren jatorrizko paduretan. Arrazaren jatorria misteriotsua da eta batzuek Europako arrana zaharrenetakoa dela uste dute.

Zaldi hauek beraz, bertako padura eta aintziretan bizitzera moldatu dira[2]. Zaldi arraza honen inguruko aipamen historikoak aspaldikoak dira. Camargako zaldia askatasunaren zein antzineko ohitura eta usadioen ikurra da. Zela zaldia, gerra zaldia eta nekazaritzarako lan zaldia izan da.

Arrazaren erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har Camargako zaldiak zela zaldiak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Arrazri buruzko artikulua "The equinest" entziklopedian. [1]/
  2. (Ingelesez) "The Kingdom of the Horse: A Comprehensive Guide to the Horse and the Major Breeds" [2]
Camargako zaldi samalda paduretan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]