Tushetiar zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tushetiar zaldia
Zaldi arraza
Tushetian horse.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Georgia

Tushetiar zaldia, (georgieraz: თუშური ცხენი), Georgiako ekialdeko Tushetiako eskualdeko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarrienagtik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Gaur egun kopuruz asko murriztutako arraza da, eta bakan bilakatu da.

Zaldi landatarrak dira, leku malkartsuetan tarte handiak egiteko gai direnak. Askotan azienda gobernatzeko erabiltzen dira. Baita errepidetatik kanpo mendiko eskualdetan garraioa egiteko, zamabere gisa.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldi hauek antzinako georgiar zaldi arrazetan daukate oinarri baina Asiako hainbat arrazen eragin handia hartu zuten. Bererziki arabiar zaldien zein turkomanar zaldien odola nabarmena da, baina beti Georgiako mendi aldeko ingurune latzen eraginarekin. Arrazaren hautespena seguruen, oso aspaldikoa da.

Zaldi hauek artzainek artaldeak gobernatzeko erabili omen dituzte.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dartlo (6).jpg


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/tushin/


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tushetiar zaldi