Mongoliar zaldi
Mongoliar zaldi | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Mongolia Txina |
Sinonimoak | Mongoliar ponia |
Mongoliar zaldia, edo mongoliar ponia, (mongolieraz: "aдуу, aduu", hau da, "zaldia"), Mongolia aldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere banaketa eremuak Txinako Barne Mongolia hartzen du ere. Tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.
Adituen ustez, przewalski zaldia edo bere arbaso zuzena etxekotua izan zen Asiako Erdialdean eta Txinan, eta hango hainbat zaldi arraza bere ondorengo zuzentzat jotzen dira, esate baterako mongoliar zaldi beraiek.
Mongoliar zaldia Asiako beste zaldi eta poni askoren jatorrian dagoela uste da. Badago esaldi bat zera esaten duena "ezinezkoa da Mongoliako historia ulertu zaldirik gabe"[1]. Zaldi arraza hau izan zen Gengis Khan buruzagi mongoliar handiaren armadak erabili zuena Eurasia gehiena konkistatzeko eta Mongoliar Inperioa hedatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q1195193
- Multimedia: Mongolian horse / Q1195193