Pindoko poni
Pindoko ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Grezia |
Sinonimoak | Tesalonikako zaldia |
Pindoko ponia, (grezieraz: "αλογάκι της Πίνδου"), Greziako Pindo mendietako bertako zaldi arraza bat da. Tesalonikan eta Epiro eskualdetan hedatzen da, horregatik tesaloniar zaldia deitzen dute baita ere. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Pindoko ponia Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Aénos, Arravani, Peneiako ponia, Skyros ponia Krk-ko uharteko ponia, zein Bosniako poniak daude.
Poni arraza hau bai zela zalditzat, zamaberetzat edota baserriko lanetan laguntzeko erabilia izan da.
Arrazaren jatorri eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adituen ustez Pindoko poniak herri eszitek Greziara ekarritako ponien ondorengoak dira. Eszitak zaldunen herri ospetsua izan zen. Pindoko poniak seguraski antzinako greziarrek garatutako Tesalonikako zaldi zaharren ondorengoak dira. Poni hauek oso gutxi aldatu dira mendeetan zehar.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egilea: Springate, Lynda. "Twenty-five: Principal Pony Breeds of the World". The Encyclopedia of the Horse (reprint ed.). New York: Crescent Books. 205. horrialdea, s.v. "Pindos Pony". ISBN 0-517-18461-3.
- "Guide Vert Les Chevaux". Egilea, Maurizio Bonganni.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa