Edukira joan

Arabiar-Haflinger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabiar-Haflinger
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria( Austria)


Arabiar-Haflinger, (alemanieraz: Araber-Haflinger), Austriako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Zaldi arraza modernoa da, eta bere jatorria Haflinger zaldien eta arabiar zaldien arteko nahasketatik dator.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan den mendean Hafflinger arrazaren hainbat hazleek pentsatu zuten arabiar odolarekiko nahasketa beraien ponien ezaugarri atletikoak hobetzeko balioko zuela. Dena den nahasketa hau ez da Hafflinger arrazaren garbitasun mantendu nahi duten hainbat zaleen gustokoa izan.

Nahasketak hasi zirenean aurreneko hiru belaunaldiak jatorrizko arraza hobetzeko moxalak lortzeko helburura zuzendu ziren. Izandako arrakasta eta gero, hazleek arrraza sorztea deliberatu zuten, lortutako abereek zela-zalditzat Haflinger arrazarekiko konparatuz hobekuntza nabarmena zutela ikusita. Abere lirainagoak ziren, eta zelarako ahalmen handiagorekin.

Nahasketa ugari eta urte desente igaro eta gero, Haflinger arrazaren oinarizko ezaugarriak mantendu dira, baina finduz joan dira arabiar zaldien odolarekin. Abere dotoregoak dira, arabiar ikutuarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arrazari buruzko artikuloa "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/arab-haflinger/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Arazari buruzko bideoa. [1]