Tesaliako zaldi
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tesaliako zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Tesaliako zaldia, (grezieraz: thessalia), Greziako bertako zaldi arraza bat da[1]. Arrazaren jatorria Tesalia eskualde aldean dago. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik Tesaliako zaldia ponien sailkapen taldean kokatzen da. Batzuentzat Tesaliako zaldia Pindoko poniaren aldarea besterik ez da[2].
Tesaliako zaldia Lipizzan zein arabiar zaldiekin gurutzatua izan da.
Arraza arraroa da, 2017. 1.000 abelburutik behera gerazten zen.
Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Greziako bertako arraza bat da, antzinakoa. Kondaira baten arabera, Bucefalo, Alejandro Magnoren zaldia, Tesaliako zaldi bat zen. Bonnie Lou Hendricks-en arabera, arraza Filipo II.a Mazedoniakoak eskualdera ekarritako Ferghana zaldien ondorengoa litzateke.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Tesaliako_zaldi&oldid=8175983"(e)tik eskuratuta
Ezkutuko kategoria: