Priangan (zaldi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Priangan zaldia
Zaldi arraza
COLLECTIE TROPENMUSEUM Tocht te paard naar de krater van de Papandajan TMnr 10004057.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Indonesia
Sinonimoak Priangan ponia. Periangan, Preanger, Periangan eta Parahyangan

Priangan zaldia Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Beste izen batzuk Periangan, Preanger, Periangan eta Parahyangan dira. Bere tamaina zein ezaugarriengatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.

Priangan poni arrazak Java uharteko mendebaldeko eskualde menditsuetan du jatorria. Indonesiako beste poni arraza baino handiagoa izaten da. Antza arrraza hau bertako ponien eta arabiar zaldien arteko gurutzetatik dator. Nahasketa hauen helburua zaldi lasterketarako abereak lortzea izan zen.

Gaur egun poni hauek berereziki turistei paseoak emateko erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Priangan (zaldi)