Bosniako poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bosniako poni
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Bosnia-Herzegovina
SinonimoakBosniako zaldia

Bosniako ponia, (bosnieraz: Bosanski brdski konj), Bosniako antzinako bertako zaldi arraza da[1]. Bere tamaina zein hainbat ezaugarrietatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Bosniako ponia Balkanetako zaldi arrazen sailkapen taldean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Arravani, Aénos, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko ponia daude besteak beste.

Dirudienez Bosniako ponia garai batean Balkanetan hedatutako przewalski zaldien eta tarpanen arteko gurutzaketatik dator.

Arrazaren Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosniako ponia Hutsul eta Konick poni arrazen oso antzekoa da[2]. Lehen esan bezala, beste hainbat arrazekin Balkanetako zaldi arrazen taldea osatzen du. Uste da lehen aipatutako tarpan eta przewalski zaldiez gain, Otomandar Inperioaren zalditeriaren abereek arrazan eragin zutela[3].

1900. urtetik aurrera, Bosniako ponien hautaketa eta hobekuntza programa hasi zen gobernuaren aldetik. Arrazaren kudeaketarako gune nagusia Borike Stud izenekoa izan zen.

Arrazako abereen kopurua asko murriztu zen azken 1992-1995ko Bosniako gerran, eta gerraz gero Bosniako ponien kopurua ez da emendatu. Arraza garbiko abelburuen kopurua ez da 100 baino askoz gehiegokoa.

Bosniako poniak. Moxalak

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosniako ponia literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivo Andritxek, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea bosniarra eta Literatura Nobel sariduna, Zubi bat Drinaren gainean liburu ospetsuan Bosniako ponien deskribapen ederra eta zehatza egiten du.

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosniako ponia nekazaritzako lanetan joan den mendearen hasieran

Nahastutako Bosniar poni ugari egon arren, arraza garbiko abelburuen kopurua 100 ingurukoa da. Gehienak Borike atxaldean dagoen babesgunean daude, Sarajevotik 50 kilometroetara[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Telalbašić R.; Žiga E: "Bosanski brdski konj" - Zbornik radova IP Svjetlost Sarajevo, 2003.ISBN 9958-10644-2
  • Katica V.: "Autohtone pasmine domaćih životinja u Bosni i Hercegovini" - Sarajevo, 2004
  • Žiga E.; Telalbašić R. : "Bosanski brdski konj - monografija", IP Šahinpašić Sarajevo, 2008. ISBN 978-9958-41-245-1
  • Žiga E.; Telalbašić R. : "The Bosnian mountain horse - a monograph" IP Šahinpašić Sarajevo, 2009. ISBN 978-9958-41-295-0
  • Telalbašić R.; Rahmanović A.; Žiga E.: "Bosanski brdski konj, krvne linije pastuha i rodovi kobila na ergeli Borike, Bosna i Hercegovina" Radovi Poljoprivredno-prehrambenog fakulteta u Sarajevu, 2011. BH ISSN 0033-8583
  • Telalbašić R.; Žiga E.; Rahmanović A. : "Matična knjiga Bosanskog brdskog konja ergelskog uzgoja", IP Šahinpašić Sarajevo, 2011. ISBN 978-9958-41-447-3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]