Soriako behoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soriako behoka †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Espainia
( Gaztela eta Leon)

Soriako behoka, gaztelaniaz: jaca soriana, egun desagerturik dagoen Gaztela eta Leongo Soria aldeko bertako zaldi arraza izan zen[1][2]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Dirudienez zaldi arraza hau oso hurbil zegoen bai egungo Ordunteko behorretatik baita Gaztelako zalditik ere. Azken arraza hau batzuek desagertutzat ematen dute baina badago elkarte bat berreskuratzeko lanean dabilela geratutako arraza nahastutako hainbat aberekin lan egitekin.

Soriako behoka Iberiar penintsulako mendiko behoken arraza eta azpiarraza multzoan sartzen zen. Hauetako arraza gehienak gaur egun desagerturik daude. Bereziki joan den mendearen bigarren partean suertatu zen arrraza hauen iraungitzea.


Soriako behoka Gaztelako goi ordokiaren behoken taldean kokatzen zen (Arraza honek azpiarrraza asko zituen), eta baita Iberiar penintsula guztiko "mendialdeko behokak" multzoan[1].

Arrazari buruzko deskripzio zehatza ez egon arren, esan bezala Gaztelako beste hainbat behoken arraza eta moten antza handia izango zuen[2].

Egungo Ordunteko behorra jotzen da desagertutako Soriako behokaren hurbileko senidetzat

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]