Tokara poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Tokara ponia
Status iucn3.1 CR eu.svg

Kontserbazio egoera: Arrisku larrian
Tokara ponia
Tokara ponia


Jatorrizko herrialdea(k):
 Japonia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Tokara ponia

Sinonimoak
Kagoshima ponia

Tokara ponia, japonieraz Tokara-uma, トカラ馬, edo Kagoshima ponia, Japoniako bertako zaldi arraza bat da. Bere jatorria Takarajima uhartean dago.

Japongo bertako zortzi zaldi arrazetatik gehienak poniak dira: Hokkaidoko ponia, Kiso ponia, Misaki ponia, Miyako ponia, Noma ponia, Tsushima eta Yonaguni ponia.

Zaldi mota hau bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: « poni»

Arrazaren ezaugarriak eta erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altuera. 100 eta 120 cm arteko altuera soin gurutzera. Shetland ponien antzeko tamaina beraz.
  • Ilaia. Ilaiaren kolorea gaztainkara iluna da gehienbat.
  • Beroaren aurrean arraza gogorra da. Zela zaldia bezala eta nekazaritza lanerako erabilia izan da, bereziki uhartean hedaturik dagoen azukre-kanaberaren inguruko lanetan.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzako lanen mekanizazioak ekarri zuen poni arraza honen gainbera, aurkitu baino lehen ere.

Arrazaren honen "aurkikuntza" nahiko berria da. 1952.en urtean Kagoshima unibertsitateko Shigeyuki Hayashida irakasleak poni mota hau aurkitu eta deskribatu zuen Takarajima uhartean, Tokara uhartedian, eta Tokara ponia deitu zuen[1].

Tokara zaldiak larrean

Arrazaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poni arraza honen egoera larria da, oso abelburu gutxi daudelako. Shigeyuki Hayashida irakasleak arraza aurkitu zuenean baziren 43 poni besterik ez. Kopurua apur bat emendatu da azken urtetan eta egun 107 Tokara poni daude, haiteako batzuk Kagoshimako Hirakawako zooan. Kopurua kontutan hartuz, Equus Survival Trust elkartearen kriterioen arabera, arraza arrisku larrian dago, 300 behor baino gutxiago daudelako.[2].

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Japoniako zaldi arrazak. Artikuloa.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokara poni


Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]