Somaliar poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Somaliar ponia
Zaldi arraza
Horses3.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Somalia

Somaliar ponia, somalieraz nugali, Somaliako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik abere mota hau ponien sailkapen taldean kokatzen da. Somaliar poniaren azpi mota edo azpiarraza ugari dago. Hala ere haien kopuru txikia da. Somaliako hainbat tribuek hazten dituzte zaldi hauek. Dolbanhanta tribua da abere hauen kopururik handienaren jabe.

Zenbait adituek diote somaliar poniak genetikoki zaldi tamainako sailkapenean kokatzen direla, baina bertako ingurumen baldintza gogorrek tamainaz murriztu dutela arrazaren altuera[2]. Eztabaida hau nahiko ohikoa da munduko hainbat poni arrazekin.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren bertako izena somalieraz nugali da[3]. Antza dor, mijertiniana, daror eta nogali izenek arrazaren azpi mota ezberdinek izendatzen dute.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europear kolonizazioa baino lehen ponien kopurua Somalian handia zen. Gaur egun ordea haien kopurua mila aletik behera da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Somaliar poni