Borneoko poni
(«Borneo poni» orritik birbideratua)
Borneoko poni | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Borneoko ponia Borneoko uhartean jatorria duen bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Sakontzeko, irakurri: «Poni»
Bere zabalpen gune nagusia Banjermasin eta Sarawok eskualdeak dira, uharteko Indonesiako aldean. Arrazak europearrek Sulu uhartedira ekarritako zaldiengan dauka jatorria.
Indonesiako beste hainbat poni arraza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian hainbeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[2].