Gotland poni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gotland poni
Status iucn3.1 VU eu.svg

Iraute egoera: Ahula
Gotlandsruss.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Suedia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Gotland ponia

Sinonimoak
Gotlandsruss. Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogsbaggar, Skogshäst

Gotland ponia, suedieraz Gotlandsruss, Suediako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: Poni

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Russ" izena egun antzineko eskandinavieraren "ross" hitzetik dator eta zela zaldia edo zama aberea esan nahi du[1]. Uharteko dialektoan erabiltzen den hitza da. Bertakoek zaldi hauek skogsbaggar deitzen dituzte, hau da, "basoko-ahariak".

Arrazaren beste izenak: Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogshäst.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza Gotland poniak, Europako beste hainbat antzineko poni arrazak bezala, tarpanen ondorengo zuzenak dira. Tarpanen populazio bat isolatuta geratu zen Azken Izotz Aroan Suediako hego-ekialdeko itsasertzean dagoen Gotland uhartean eta poni arraza hau tarpan hauen ondorengoa da. Basoko poni bat da[2].

Uhartean egindako ikerketek agerian uzten dute zaldiak bertan egon direla behintzat duela 4000-5000 urte, baina baliteke lehengandik ere izatea.

Vallhaga izeneko Burdin Aroko herrizkan egindako indusketa arkeologikoetan (K.A. 220-500 urte) ageri geratu da zaldia gero eta arruntagoa bilakatu zela inguru haietan.

Gotland poniaren aurreneko erreferentzia idatzia Skånelagen delako Lege kodean agertzen da eta XIII. garren mendekoa da, bertan Gotlandgo zaldi basatiak aipatzen dira.

Arrazaren aurreneko deskribapen zehatzak XVIII. mendekoak dira. Carl Lineo botanikoak 1741. urtean Gotlandera egindako bidaian zera aipatu zuen; Torsburgen izeneko gotorleku zaharretik gertu arte bereziak erabiltzen zituztela zaldi hauek harrapatzeko. Joran Wallin apezpikuak 1776. urtean zera idatzi zuen: " Basa zaldieie dagokienez, jaun eta jabe dira basoetan, bai udan eta baita neguan ere. Trabarik gabe, ahal duten hoberen elikatzen dira, eta askotan jaberik gabe daude...beti geratzen dira basoetan, nahiz eta askotan, neguan bereziki, hau oso hotza izan eta elur asko dago. Bidaiariek errepidetatik gertu ikusi ditzakete, baita herrialdeko herrietatik zein hiritik ere....Tamaina ertainekoak dira, itxura kaskarrekoak, iletsuak, eskuila pasatu gabekoak, zurda luzekoak eta begi gainean ilea daukate"[3].

XIX. mendeko hastapenetan poni hauek oraindik ugari ziren Gotland osoan barrena, bereziki uharte erdiko baso zabalean. Nekazariek arraza hau mantentzen zuten beraien atxalde zein bordetan.

Arrazaren uztiapen sistema honakoa zen; baserritar bakoitzak samalda erdi-basatia zeukan basoan eta baserriko lanerako abere gazte bat behar izanez gero, bertan harrapatzen zuten eta etxekotu.

XIX. mendearen erdialdean ordea arrazaren gainbehera hasi zen. Hasteko lehen baso ziren lur asko nekazal lurrak bilakatzen hasi ziren, basa poniei bizitzeko tartea murriztuz. Garai honetan galdu zen Öland zaldia izeneko arraza, Öland uharteko arraza eta Gotland ponitik oso gertukoa. Lehenengo baso handiak eta inguruko lurrak hesituak izan ziren poni basatien bazka lekuen kaltetan. Aldi beran poniek beraien balorea galdu zuten bitarteko bezala eta soro eta hazkunde berriak kaltetzen zituztenez, baserritarrek basa poniak zerbait kaltegarritzat harzten hasi ziren.

XX. mendeko hastapenetan bakarrik 150 arrazako zaldi geratzen ziren. Orduan hainbat baserritarrek arraza gordetzea erabaki zuten, Gotland zelako "Suediako zaldirik antzinakoena".

Arrazaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arraza honetan ohikoa omen da "mando-marra" delakoa bizkarrean. Jakina da ezaugarri hau antzineko poni arrazetan ohikoa dela eta tarpanekin lotzen dituela, zebra-marrak bezala.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Salmenpohja, M: "Russ-yhdistys 20 vuotta" (’The 20th Anniversary of the Russ Association [in Finland], Satulassa, 1995/15
  2. http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/gotland/index.htm
  3. http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/gotland/index.htm
Kolore beltzeko Gotland poni


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gotland poni