Connemarako poni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Connemarako poni
Zaldi arraza
Connemara pony.jpg
Espeziea Equus ferus caballus
Jatorria  Irlanda

Connemarako ponia, Irlandako gaeleraz Capaillín Chonamara, Pónaí Chonamara edo Capall Chonamara Irlandako Connemara eskualdean, County Galway konderrian, jatorria duen bertako zaldi arraza da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Irlandako poni arraza ezagunena izanik munduan barrena ere nahiko ospetsua egin da. Esate baterako Connemarako poniaren munduko bigarren kopururik handiena Frantzian dago.

Connemara eskualdea Irlandako mendebaldeko kostaldean kokatzen da, Galwayko konderrian. Connemarako paisaian txillardi handiak, harrizko hormek mugatutako larre zabalak, lakuak eta zohikaztegi ugari dago. Oso arraza landatarra da eta poni hauek bertako eremu latzetan libre bizi dira.

Arrazaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaitzuentzat Connemarako poniak bikingoek Irlandara ekarritako Eskandinavia aldeko ponien ondorengoak dira. Esate baterako Fjord zaldia edo islandiar ponia.

Beste hainbat teorien arabera, Kondaira hutsak hainbat adituentzat baina hala ere nahiko sustraituak bertako jendearen iritzian, Connemarako poniek Espainiako Itsas Armada Garaiezineko zenbait itsasontzi 1588. urtean bertako kostaldean hondoratzerakoan salbatu ziren andaluziar zaldien odola dute edo haien ondorengo zuzenak dira. Andaluziako zaldi haiek bertako poni arraza zaharra "findu" bide zuten.

Hirugarren teoriaren arabera poni hauek egun desagertutako eta XIII. mendean jada ezaguna zen Irish Hobby poni arrazaren ondorengoak dira.

Benetazko jatorria zehazti ezinik, gauza jakina da poni hauek beste hainbat zaldi arrazen eragina izan dutela azken mendetan. Esate baterako arabiar zaldi, Hackney (zaldi) eta Thoroughbred zaldi arrazekin gurutzatuak izan dira zaldi mota hobetzeko eta altuera handitzeko[2].

Arraza kontserbatu eta garatzeko Irlandan Connemara Breeder's Society elkartea sortu zuten 1923. urtean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connemarako poniak bertako larre-txillardietan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arrazari buruzko erreferentzia "The equinest" entziklopedian. http://www.theequinest.com/breeds/connemara-pony/
  2. Hackney & Thoroughbred


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Connemarako poni

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]