Txekoslovakiako zela poni txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txekoslobakiako zela poni txikia» orritik birbideratua)
Txekoslovakiako zela poni txikia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Eslovakia  Txekia

Txekoslovakiako zela poni txikia garai bateko Txekoslovakia bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Poni arraza berri samarra da. Joan den mendearen 80.en hamarkadan garatzen hasi ziren Nitra hiriko nekazaritza unibertsitatean, bereziki haurrentzako zela zaldia izateko[2].

Arraza zaildua da eta zelatzeko erreza. Gaur egun 150 abere inguru daude eta haien kopurua etengabe emendatuz doa.

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren sorrera 1980. urtean hasi zen Nitrako Nekazaritzako Unibertsitatean, gaur egungo Eslobakian kokaturik dagoena[2]. 70 behorren samalda batekin hasi ziren lanean, gehienak arabiar zaldiak. Haiez gain Hannover zaldiak, Hutsul poniak eta txekiar zela zaldiak erabili zituzten.

Ondoren 27 behorren samalda bat aukeratu zuten galestar poniarrazako eta "Branco" izeneko zaldi batekin gurutzatzeko.

Aurreneko mozalak 1981. urtean jaio ziren eta paraje malkartsu batean askatu zituzten arraza gogortzeko. Hurrengo urtetan Alemaniatik ekarritako Shal izeneko beste galestar ponia sartu zuten samaldan[3].

Samaldaren aurreneko abereak entrenamendu handia jaso zuten eta 1984. urtean zaldiketaren lehendabiziko aurreneko afrogan parte hartzeko baimendu zitzaien. Gehienek aforga gainditu zuten eta arrazaren hazteak jarraitu zuen. 1986. urtean Nitrako unibertsitatean konferentzi bat antolatu zuten arrazaren etorkizunaz eztabaidatzeko. Ordura arteko lanak arrakastatutzat hartu zituzten eta programarekin lanean jarraitzea erabaki zuten.Zortzi eta hamasei urteren arteko haurrentzako poni oso egokiak zirela ondorioztatu zuten eta mosalak hazteko behorren kopurua zabalu zuten 70tik 100ra.

Zaldi merkea zen, eta horrekin erregimen sozialistak zaldiketa langile humilenei hurbildu nahi zien, mantenu errez eta kostu gutxiko poniak eskaintzen.

Gaur egun 150 poni inguru dago, gehienak Txekia eta Eslobakia artean banatuta. Hala ere arraza Europako beste hainbat lurraldetara heldu da ere.

Beste aldetik asmoa dago arraza kudeatzeko elkarte propio bat sortzeko partikularrek ere arraza hazteko.

Arrazaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alturea soin gurutzera: 135 cm inguru.
  • Koloreak: edozein kolore onartzen da.
  • Hankak: apatx gogorrekoak dira, eta hau dela eta azkotan ez dituzte ferratu behar.
  • Izaera eta zaldiketarako gaitasuna: Txekoslovabiako zela zaldia errez gobernatzen den aberea da. Beti erne dagoena baina aldi berean lasaia da. Poni gogorrak dira, mantentzeko errezak. Jausirako aproposak dira. Bereziki haurrentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) http://www.theequinest.com/breeds/czech-sm-horse/
  2. a b Hendricks, Bonnie. International Encyclopedia of Horse Breeds, page 146. University of Oklahoma Press. 2007. ISBN 0-8061-3884-X.
  3. (Ingelesez) https://www.petmd.com/horse/breeds/c_hr_czechoslovakian_small_riding_horse

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://www.theequinest.com/breeds/czech-sm-horse/