Posta Bulego Nagusia (Donostia)
Donostiako Posta Bulego Nagusia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1906 |
Arkitektura | |
Posta Bulego Nagusia (antzinako Arte eta Lanbideen Eskola) Donostiako posta bulego nagusiaren eraikina da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdean dago, Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera Artzain Onaren plazaren atzealdea itxiz. Urdaneta kaleko 7. zenbakian dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Domingo Agirrebengoak diseinatu eta 1906-1909 urteen artean eraiki zen. 1909-1945 artean Arte eta Lanbideen Eskolaren egoitza izan zen, 1909-1959 artean Merkataritza eta Lan Eskolarena, eta 1960tik gaurdaino Posta Bulego Nagusia da.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Silarriz eraikia dago, estaldurak frantziar arkitekturaren ezaugarri nagusienetako bat du: mansardak. Eraikinak Posta Bulego Nagusia bilakatzeko barnealdean aldaketa sakonak izan zituen, halere kanpoaldeko jatorrizko lau fatxadak bere hartan eta ongi mantendu dira.
Keramikazko frisoa Daniel Zuloagak egin zuen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Artzain Onaren plaza
- Koldo Mitxelena Kulturunea
- Artzain Onaren katedrala
- Posta Bulego Nagusia (Bilbo)
- Posta Bulego Nagusia (Gasteiz)
- Posta Bulego Nagusia (Iruñea)