Euskal idazle: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
tNo edit summary |
||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "[[Axular]]" (''[[Gero]]''ren egilea), [[Bernart Etxepare]] (''[[Linguae vasconum primitiae]]''), [[Joan Perez de Lazarraga]] (''[[Dianea eta Koplak]]''), [[Txomin Agirre]] (''[[Kresala]]'', ''[[Garoa]]''), "[[Lauaxeta]]" eta "[[Lizardi]]". |
Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "[[Axular]]" (''[[Gero]]''ren egilea), [[Bernart Etxepare]] (''[[Linguae vasconum primitiae]]''), [[Joan Perez de Lazarraga]] (''[[Dianea eta Koplak]]''), [[Txomin Agirre]] (''[[Kresala]]'', ''[[Garoa]]''), "[[Lauaxeta]]" eta "[[Lizardi]]". |
||
Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea [[Bernardo Atxaga]] da; ''[[Obabakoak]]'' du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli |
Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea [[Bernardo Atxaga]] da; ''[[Obabakoak]]'' du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: [[Unai Elorriaga]], [[Koldo Izagirre]], [[Mariasun Landa]], [[Anjel Lertxundi]], [[Ramon Saizarbitoria]], [[Joseba Sarrionandia]], [[Itxaro Borda]] eta [[Arantxa Urretabizkaia]]. |
||
== Arabako idazleak == |
== Arabako idazleak == |
22:22, 4 maiatza 2010ko berrikusketa
Euskal idazlea euskaraz idazten duen egilea da. Horrenbestez, Euskal Herrikoa den baina erdaraz idazten duen egilerik ez da euskal idazletzat hartuko.
Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten Euskal Idazleen Elkartea.
Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "Axular" (Geroren egilea), Bernart Etxepare (Linguae vasconum primitiae), Joan Perez de Lazarraga (Dianea eta Koplak), Txomin Agirre (Kresala, Garoa), "Lauaxeta" eta "Lizardi".
Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea Bernardo Atxaga da; Obabakoak du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: Unai Elorriaga, Koldo Izagirre, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.
Arabako idazleak
Historiaren ikuspegitik, eta gaztelaniazko idazleak alde batera utzita, Joan Perez de Lazarraga (1548?-1605) dugu arabar idazlerik garrantzitsuena, harena baita Hego Euskal Herriko testurik zaharrena.
Gaur egungo idazleen artean, aipatzekoak dira Fito Rodriguez (1955-) (2006tik Euskal Idazleen Elkarteko presidentea), Xabier Montoia (1955-) emankorra eta Josemari Velez de Mendizabal (1949-).
Nabarmentzekoa da, orobat, bi hizkuntza komunitateen artean zubi lanak egiten dituen Toti Martinez de Lezea (1949-).
Bizkaiko idazleak
Klasikoen artean, Juan Antonio Mogel (1745-1804), Txomin Agirre (1864-1920), Kirikiño (1866-1929), "Lauaxeta" (1905-1937) eta Eusebio Erkiaga (1912-1993).
Gaur egungoen artean, Edorta Jiménez (1953-), Joseba Sarrionandia (1958-), Miren Agur Meabe (1962-) eta Kirmen Uribe (1970-).
Bilboko idazleen artean (Bilbo Handikoak ere barne), Gabriel Aresti (1933-1975), Andolin Eguzkitza (1953-2004), Laura Mintegi (1955-), Lutxo Egia (1969-), Unai Elorriaga (1973-), Julen Gabiria (1973-) eta Urtzi Urrutikoetxea (1977-).
Gipuzkoako idazleak
Idazle klasiko aipagarrien artean, Juan Antonio Mogel (1745-1804), "Orixe" (1888-1961), "Lizardi" (1896-1933) eta Yon Etxaide (1920-1998).
Egile garaikiderik ezagunena, aldiz, Bernardo Atxaga (1951-) da (Obabakoak), eta beste garrantzitsu batzuk Ramon Saizarbitoria (1944-), Arantxa Urretabizkaia (1947-), Anjel Lertxundi (1948-), Mariasun Landa (1949-), Koldo Izagirre (1953-) eta Harkaitz Cano (1975-).
Lapurdiko idazleak
Lapurdiko idazle klasikoen artean, Joanes Leizarraga (1506-?), "Axular" bera (1556-1644) eta Jean Pierre Duvoisin (1810-1891) ditugu.
Garaikideen artean, Piarres Lafitte (1901-1983), Piarres Larzabal (1915-1988) antzerkigilea, Itxaro Borda (1959-) eta Eneko Bidegain (1975-) ditugu.
Nafarroako idazleak
Nafarroako egile klasikoen artean ditugu, "Axular" bera (1556-1644), Arturo Kanpion (1854-1937) eta "Larreko" (1869-1949).
Gaur egungoen artean, aldiz, Jose Angel Irigarai (1942-), Jon Alonso (1958-), Patziku Perurena (1959-), Aingeru Epaltza (1960-), Jokin Muñoz (1963-), Juanjo Olasagarre (1963-), Alberto Barandiaran (1964-) eta Castillo Suarez (1976-).
Nafarroa Behereko idazleak
Probintzia horretako idazle garaikideak dira, besteak beste, "Xalbador" bera (1920-1976), Xipri Arbelbide (1934-), Itxaro Borda (1959-) eta Antton Luku (1959-).
Zuberoako idazleak
Zuberotar idazle klasikoen artean daude Arnaud Oihenart (1592-1667), Pierre Topet (1786-1862) eta Agosti Xaho (1811-1858).
Egile garaikide garrantzitsuak dira, besteak beste, Pierre Bordazarre (1908-1979) pastoralgilea eta Jean Louis Davant (1935-).
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal idazleak |