100 metroko lasterketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007ko Munduko Txapelketan.

100 metroko lasterketa edo 100 m lauak atletismoaren probarik laburrena da korrika egiten dena, estali gabeko pistan betiere. Lasterketa hau lerro zuzenean egiten da eta korrikalariek 100m-ko distantzia ahal duten azkarren egin behar dute. Errekorra duena Usain Bolt izena duen gizonezko jamaikarra da (09:58), 2009an lorturikoa, eta emakumezkoena Florence Griffith estatubatuarrak ezarri zuen 1988an (10:49).

Beste korrikalari oso ezagunak izan dira historian alor honetan: gizonezkoetan Jesse Owens, Jim Hines, Silvio Leonard kubatarra, Valery Borzov errusiarra, Don Quarrie jamaikarra, hala nola Carl Lewis, Calvin Smith, Ben Johnson, Tyson Gay edo Asafa Powell; emakumezkoetan Wilma Rudolph, Evelyn Ashford, Marita Koch, Marlies Göhr, Merlene Ottey edo Gail Devers, besteak beste.

100 metroko lasterketaren helburua oztoporik gabeko 100 metro ahalik eta azkarren egitea da. Nagusiki, abiadurako lasterketen artean garrantzitsuena bezala hartzen da. Atleta onenek 10 segundoko denboran egiten dute, 37 km/h bataz besteko abiaduraz eta 45 oinkadetan. Olinpiar Jokoetako programan sarturik dago gizonezkoentzat lehenengoz ospatu zirenetik, eta emakumezkoentzat 1928.eko Amsterdameko Olinpiar Jokoak ospatu zirenetik. Froga honetan errekorra duten atletak, gizonezkoen mailan, Usain Bolt da 9'58 segundorekin, eta emakumezkoen artean Florence Griffith Joyner da 10'49 segundoko markarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen artean 100 metro lauetako froga Atenasen 1896.ean ospatu ziren aro modernoko lehen Olinpiar Jokoen programaren parte izan zen. Emakumezkoak ez ziren froga honetan lehiatuko 1928an Amsterdamen Olinpiar Jokoak ospatu ziren arte. Lehenengo Joko horietan errauts eta ikatzez osatutako pista batean lehiatu ziren. Irteerako posizioa librea zen eta atleta bakoitzak bere ustez hoberena zen posizioa hartzen zuen. Lasterketa honetan Thomas Burke estatubatuarra irabazle atera zen; eskuak pistan finkatu eta lurrera hobeto eusteko zulotxo batzuk egin zituen atleta bakarra izan zen. 1912an, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) sorkuntzarekin batera, froga honen lehenengo mundu errekorra dokumentatu zen, Donald Lippincotten eskutik; 10'6 segundotako marka egin zuen Estokolmoko pista olinpikoan. 1928an George Breshnahan eta William Tuttle Ipar Amerikarrek irteera takoak asmatu zituzten, eta horrela irteerako euskarria eta bultzada hobetu zen. Hauek asmatu arte, errautsezko pistan zulotxo batzuk egiten ziren non oinak sartzen ziren. Hala ere, IAAF-ek ez zituen irteerako takoak 1937. urtera arte onartu. 1938an IAAFek 2 m/s-ko aldeko haizea jarri zuen muga bezala lasterketaren marka balioztatzeko. 1968ko ekainaren 20an, Sakramenton, Mexikoko Olinpiar Jokoetan lehiatu behar zuen Estatu Batuetako taldea aukeratzeko frogetan, Jim Hines, Ronnie Ray Smith eta Charles Greene historian lehenengo aldiz 10 segundotatik jaistea lortu zuten froga honetan, muduko errekorra 9'9 segundotan finkatuz. 1977ko urtarrilaren 1ean, IAAFek eskuzko kronometrajea alde batera utzi zuen, 1932tik kronometraje elektronikoarekin batera erabiltzen zena. Ondorioz, edozein erregistrok balio ofiziala izan ahal izateko elektronikoki hartua izan behar zuen.

Irteera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frogaren hasieran, atleta batzuk truku psikologikoak erabiltzen dituzte, irteera takoetan azkenekoa finkatzea bezala. Intimidazio zuzenagoren bat kirol sentipen eza bezala hartzen da. Irteera arbitroak korrikalariak irteera takoetan mantenduko ditu 2 segundotako denbora ezin jakin batean, ondoren tiro egingo du.

Erreakzio denbora.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiroaren eta irteera takoetarik ematen den lehen oinkadaren artean pasatzen den denbora, pistolan dauden sentsore elektronikoen bidez neurtzen da. Edozein denbora 0'1 segundoetatik beherakoa izatean irteera nulua bezala hartuko da ( “irteera ehiztatzea” deitzen zaio). Erregela hau martxan jarri zen tiroaren soinua airean zabaltzeko behar duen denbora, korrikalarien belarrietara ailegatzeko behar den denbora eta gizakion soinuarekiko erreakzio denbora kontuan hartuta.

Irteera nuluak edo balio gabezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte askotan zehar, 2 irteera nuluren arduraduna zen korrikalaria deskalifikatu egiten zen. Honen ondorioz, irteeraren errepikapenak mugagabeak ziren, honek atletek kontzentrazioa galtzea eragiten zuen. Gaur egun, ordea, irteera nulua egiten duen atleta segituan lasterketatik kanpo geratuko da.

Baldintza klimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baldintza klimatikoek eragin handia dute froga honen garapenean. Irteeratik helmugarainoko norabidea duen haizeak (buztan haizea) oso onuragarria da korrikalarientzat, baina helmugatik irteera takoetarantz doan haizeak (buruko haizea) korrikalariei kontra egiten die. Hori dela eta, onartzen den gehiegizko buztan haizea 2 m/s da. Haizearen kontrako erresistentziak modu garrantzitsu batean eragiten du frogan. Hortaz, abiadura-lasterkariek denbora marka hobeak egiten dituzte zonalde garaietan, non airearen gaineko erresistentzia txikiagoa den.

Munduko markarik onenak dituzten atletak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

Errekorra Maila Marka (s) Atleta Herrialdea Tokia Data
Mundukoa (WR) Gizonezkoak 9,58 Usain Bolt  Jamaika Berlin 2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak 10,49 Florence Griffith-Joyner  AEB Indianapolis 1988ko uztailaren 16a
Olinpikoa (OR) Gizonezkoak 9,63 Usain Bolt  Jamaika Londres 2012ko abuztuaren 5a
Emakumezkoak 10,62 Florence Griffith-Joyner  AEB Seul 1988ko irailaren 24a
Europarra (ER) Gizonezkoak 9,86 Francis Obikwelu  Portugal Atenas 2004ko abuztuaren 22a
Emakumezkoak 10,73 Christine Arron  Frantzia Budapest 1998ko abuztuaren 19a
Iparramerikarra (NA) Gizonezkoak 9,58 Usain Bolt  Jamaika Berlin 2009ko abuztuaren 16a
Emakumezkoak 10,49 Florence Griffith-Joyner  AEB Indianapolis 1988ko uztailaren 16a
Afrikarra (AF) Gizonezkoak 9,85 Olusoji Fasuba  Nigeria Doha 2006ko maiatzaren 12a
Emakumezkoak 10,78 Murielle Ahoure  Boli Kosta Montverde (Florida) 2016ko ekainaren 11a
Asiarra (AS) Gizonezkoak 9,91 Femi Ogunode

Su Bingtian

 Qatar Txina Wuhan

Madril

2015eko ekainaren 6a

2018ko ekainaren 22a

Emakumezkoak 10,79 Xunmei Li  Txina Shanghai 1997ko urriaren 18a
Ozeaniarra (OC) Gizonezkoak 9,93 Patrick Johnson  Australia Mito 2003ko maiatzaren 5a
Emakumezkoak 11,11 Melissa Breen  Australia Canberra 2014ko otsailaren 8a
Hegoamerikarra (SA) Gizonezkoak 10,00 Robson da Silva  Brasil Mexiko Hiria 1988ko uztailaren 22a
Emakumezkoak 10,91 Rosângela Santos  Brasil Londres 2017ko abuztuaren 6a

Historia osoko gizonezkoen marka onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

posizioa Marka (s) haizea (m/s) Atleta Herrialdea Data Tokia Lehiaketa
1 9,58 +0,9 Usain Bolt  Jamaika 2009 abuztuaren 16a Berlin Munduko Atletismo Txapelketa
2 9,69 +2,0 Tyson Gay[1]  AEB 2009ko irailaren 20a Shanghai Diamante Liga
-0,1 Yohan Blake[2]  Jamaika 2012ko abuztuaren 23a Lausana Diamante Liga
4 9,72 +0,2 Asafa Powell  Jamaika 2008ko irailaren 2a Lausana IAAF Premio Handia
5 9,74 +0,9 Justin Gatlin  AEB 2015eko maiatzaren 15a Doha IAAF Premio Handia
6 9,76 +0,6 Christian Coleman  AEB 2019ko irailaren 28a Doha Munduko Atletismo Txapelketa
7 9,77 +1,5 Trayvon Bromell  AEB 2021eko ekainaren 5a Miramar Miramar Meeting-a
8 9,78 +0,9 Nesta Carter  Jamaika 2010eko abuztuaren 29a Rieti IAAF Premio Handia
9 9,79 +0,1 Maurice Greene  AEB 1999ko ekainaren 16a Atenas IAAF II Premio Handia
10 9,80 +1,3 Steve Mullings  Jamaika 2011ko ekainaren 4a Eugene Diamante Liga
11 9,82 +1,7 Richard Thompson  Trinidad eta Tobago 2014ko ekainaren 21a Port-of-Spain Txapelketa nazionala Trinidad y Tobago
12 9,84 +0,7 Donovan Bailey  Kanada 1996ko uztailaren 27a Atlanta Olinpiar Jokoak
+0,2 Bruny Surin  Kanada 1999ko abuztuaren 22a Sevilla Munduko Atletismo Txapelketa
14 9,85 +1,2 Leroy Burrell  AEB 1994ko uztailaren 6a Lausana Súper Gran Premio IAAF
+1,7 Olusoji Fasuba  Nigeria 2006ko maiatzaren 12a Doha Super Gran Premio IAAF
+1,3 Mike Rodgers  AEB 2011ko ekainaren 4a Eugene Diamante Liga
17 9,86 +1,2 Carl Lewis  AEB 1991eko abuztuaren 25a Tokio Munduko Atletismo Txapelketa
−0,4 Frank Fredericks  Namibia 1996ko uztailaren 3a Lausana IAAF Premio Handia
+1,8 Ato Boldon  Trinidad eta Tobago 1998ko apirilaren 19a Walnut Urteroko Pista eta zelai jaialdia
+0,6 Francis Obikwelu  Portugal 2004 abuztuaren 22a Atenas Olinpiar Jokoak
+1,4 Keston Bledman  Trinidad eta Tobago 2012 ekainaren 23a Puerto Espaina Txapelketa nazionala Trinidad y Tobago

RM= errekor Mundiala, RO= errekor Olinpiarra, RC= errekor kontinentala

Historia osoko emakumezkoen marka onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-07-13an eguneratua

posizioa Marka (s) haizea (m/s) Atleta Herrialdea Data Tokia
1 10,49 0,0 Florence Griffith Joyner  AEB 1988 uztailaren 16a Indianapolis
2 10,63 +1,3 Shelly-Ann Fraser  Jamaika 2021eko ekainaren 5a Kingston
3 10,64 +1,2 Carmelita Jeter  AEB 2009ko irailaren 20a Shanghai
4 10,65 +1,1 Marion Jones  AEB 1998ko irailaren 12a Johannesburgo
5 10,70 +0,3 Elaine Thompson  Jamaika 2016ko uztailaren 1a Kingston
6 10,72 +1,6 Sha'Carri Richardson  AEB 2021eko apirilaren 10a Miramar
7 10,73 +2,0 Christine Arron  Frantzia 1998 abuztuaren 19a Budapest
8 10,74 +1,3 Merlene Ottey  Jamaika 1996ko irailaren 7a Milan
10,74 +1,0 English Gardner  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
10 10,75 +0,4 Kerron Stewart  Jamaika 2009ko uztailaren 10a Erroma
11 10,76 +1,7 Evelyn Ashford  AEB 1984ko abuztuaren 22 Zürich
+1,1 Veronica Campbell-Brown  Jamaika 2011ko maiatzaren 31a Ostrava
13 10,77 +0,9 Irina Privalova  Errusia 1994ko uztailaren 6a Lausana
+0,7 Ivet Lalova  Bulgaria 2004ko ekainaren 19a Plovdiv
+0,9 Shericka Jackson  Jamaika 2021eko ekainaren 25a Kingston
16 10,78 +1,0 Dawn Sowell  AEB 1989ko ekainaren 3a Provo
+1,8 Torri Edwards  AEB 2008ko ekainaren 28a Eugene
+1,6 Murielle Ahouré  Boli Kosta 2016ko ekainaren 11a Montverde (Florida)
+1,0 Tianna Bartoletta  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene
+1,0 Tori Bowie  AEB 2016ko uztailaren 3a Eugene

Olinpiar txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoak Urtea Maila Atleta Herrialdea Marka (s)
Atenas 1896 Gizonezkoak Tom Burke  AEB 12,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Paris 1900 Gizonezkoak Frank Jarvis  AEB 11,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
San Luis 1904 Gizonezkoak Archie Hahn  AEB 11,0
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Londres 1908 Gizonezkoak Reginald Walker  Hegoafrika 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Estokolmo 1912 Gizonezkoak Ralph Craig  AEB 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Anberes 1920 Gizonezkoak Charlie Paddock  AEB 10,8
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Paris 1924 Gizonezkoak Harold Abrahams  Erresuma Batua 10,6
Emakumezkoak Ez zuten parte hartu
Amsterdam 1928 Gizonezkoak Percy Williams  AEB 10,8
Emakumezkoak Elizabeth Robinson  AEB 12,2
Los Angeles 1932 Gizonezkoak Thomas Edward Tolan  AEB 10,3
Emakumezkoak Stanislawa Walasiewicz  Polonia 11,9
Berlin 1936 Gizonezkoak Jesse Owens  AEB 10,3
Emakumezkoak Helen Herring Stephens  AEB 11,5
Londres 1948 Gizonezkoak Harrison Dillard  AEB 10,3
Emakumezkoak Fanny Blankers-Koen  Herbehereak 11,9
Helsinki 1952 Gizonezkoak Lindy Remigino  AEB 10,4
Emakumezkoak Marjorie Jackson  Australia 11,5
Melbourne 1956 Gizonezkoak Bobby Joe Morrow  AEB 10,62
Emakumezkoak Betty Cuthbert  Australia 11,82
Erroma 1960 Gizonezkoak Armin Hary  Alemania 10,2
Emakumezkoak Wilma Rudolph  AEB 11,0
Tokio 1964 Gizonezkoak Robert Hayes  AEB 10,0
Emakumezkoak Wyomia Tyus  AEB 11,4
Mexiko Hiria 1968 Gizonezkoak Jim Hines  AEB 9,95
Emakumezkoak Wyomia Tyus  AEB 11,1
Munich 1972 Gizonezkoak Valeri Borzov  Sobietar Batasuna 10,14
Emakumezkoak Renate Stecher Alemaniako Errepublika Demokratikoa 11,07
Montreal 1976 Gizonezkoak Hasely Crawford  Trinidad eta Tobago 10,06
Emakumezkoak Annegret Richter Alemaniako Errepublika Federala 11,08
Mosku 1980 Gizonezkoak Allan Wells  Erresuma Batua 10,25
Emakumezkoak Lyudmila Kondratyeva  Sobietar Batasuna 11,06
Los Angeles 1984 Gizonezkoak Carl Lewis  AEB 9,99
Emakumezkoak Evelyn Ashford  AEB 10,97
Seul 1988 Gizonezkoak Carl Lewis  AEB 9,92
Emakumezkoak Florence Griffith Joyner  AEB 10,54
Bartzelona 1992 Gizonezkoak Linford Christie  Erresuma Batua 9,96
Emakumezkoak Gail Devers  AEB 10,82
Atlanta 1996 Gizonezkoak Donovan Bailey  Kanada 9,84
Emakumezkoak Gail Devers  AEB 10,94
Sydney 2000 Gizonezkoak Maurice Greene  AEB 9,87
Emakumezkoak Marion Jones  AEB 10,75
Atenas 2004 Gizonezkoak Justin Gatlin  AEB 9,85
Emakumezkoak Yulia Nesterenko  Bielorrusia 10,93
Pekin 2008 Gizonezkoak Usain Bolt  Jamaika 9,69
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser  Jamaika 10,78
Londres 2012 Gizonezkoak Usain Bolt  Jamaika 9,63
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser  Jamaika 10,75
Rio de Janeiro 2016 Gizonezkoak Usain Bolt  Jamaika 9,81
Emakumezkoak Elaine Thompson  Jamaika 10,71

Munduko Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sede Urtea Maila Atleta Herrialdea Marka (s)
Helsinki 1983 Gizonezkoak Carl Lewis  AEB 10,07
Emakumezkoak Marlies Göhr  Redonda 10,97
Erroma 1987 Gizonezkoak Carl Lewis  AEB 9,93
Emakumezkoak Silke Gladis-Möller  Redonda 10,90
Tokio 1991 Gizonezkoak Carl Lewis  AEB 9,86
Emakumezkoak Katrin Krabbe  Alemania 10,99
Stuttgart 1993 Gizonezkoak Linford Christie  Erresuma Batua 9,87
Emakumezkoak Gail Devers  AEB 10,82
Gotebörg 1995 Gizonezkoak Donovan Bailey  Kanada 9,97
Emakumezkoak Gwen Torrence  AEB 10,85
Atenas 1997 Gizonezkoak Maurice Greene  AEB 9,86
Emakumezkoak Marion Jones  AEB 10,83
Sevilla 1999 Gizonezkoak Maurice Greene  AEB 9,80
Emakumezkoak Marion Jones  AEB 10,70
Edmonton 2001 Gizonezkoak Maurice Greene  AEB 9,82
Emakumezkoak Zhanna Pintusevich-Block  Ukraina 10,82
Paris 2003 Gizonezkoak Kim Collins  Saint Kitts eta Nevis 10,07
Emakumezkoak Torri Edwards  AEB 10,93
Helsinki 2005 Gizonezkoak Justin Gatlin  AEB 9,88
Emakumezkoak Laury Williams  AEB 10,93
Osaka 2007 Gizonezkoak Tyson Gay  AEB 9,85
Emakumezkoak Veronica Campbell  Jamaika 11,01
Berlin 2009 Gizonezkoak Usain Bolt  Jamaika 9,58
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser  Jamaika 10,78
Daegu 2011 Gizonezkoak Yohan Blake  Jamaika 9,92
Emakumezkoak Carmelita Jeter  AEB 10,90
Mosku 2013 Gizonezkoak Usain Bolt  Jamaika 9,77
Emakumezkoak Shelly-Ann Fraser  Jamaika 10,71

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]